Topic on Wikipedia:Txokoa

Zorion (eztabaidaekarpenak)
Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Nire ustez, alea ez dago ondo hor, "Pikor" edo harengandik eratorrikoren bat: "Pikorta", "Pikortsu"... erabili beharko ltzateke. OEHn zenbait adibide daude.

Zorion (eztabaidaekarpenak)

Beraz ongi ulertu badut eta OEHn egiazta daiteke.

--- gazta pikor = ''grain/crotte de fromage = grano de queso = curd cheese''

aitzitik interneten ezer aurkitu ez dudanez, zein da itzulpen onena ''fromage en grain = Queso en grano = cheese curd'' adibide hauentzat: Pikorrezko gazta edo pikor-gazta edo beste bat ?

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Egia esan, ez dakit zehatz mehatz nolako gazta den, baina hauetako bat erabili beharko litzateke: Gazta pikorkatu, gazta pikorta, gazta pikortadun, gazta pikortatsu edo gazta pikortsu zein motako gazta den. Ez dira, nire ustez, gauza bera, beraz, OEHn begiratu gazta horri zein den hobetoen datorkion adjektiboa. Dena den, Queso en grano, nire ustez, gazta pikortsua.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Ez dut uste "gazta pikortsua" itzulpen egokia denik: nire ustez, horrek esan nahi du pikorren kontsistentzia duela, Parmigianoak bezala, adibidez. Eroskik "café en grano" euskaraz "kafe aleak" jartzen du, eta onargarria da "ale" hitza logikoa delako kafearekin; gaztarekin ez, ordea, ez baita normala izan holako gazta motarik gurean. Seguruenik, "gazta-pikorrak" itzulita hobe dago.

Zorion (eztabaidaekarpenak)

Idatzi nuen bezala, gazta pikorrak = ''grains/crottes de fromage = granos de queso = curd cheese''

Baina euskarara ''fromage en grain'' itzuli behar badut zer den, "ale formako gazta" bezala itzuliko nuke, hau da, gazta pikorretatik desberdina dena. Izan ere, kafea ez bezala, alea ez da naturala, ale itxurako materiala baizik.

Ez dakit ea ''gazta pikortsua'' itzulpen egokiena den, baina ''fromage en grain''k ere ez dut uste ''gazta pikorra'' zuzen itzultzen duenik

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Hasteko, "ale" hitza baino askoz zehatzagoa iruditzen zait "pikorra" erabiltzea. Bestetik, Euskaltermen begiratzen baduzu, gaztelaniazko I+prep+I sintagma batzuk ("café en grano" tankerakoak") badaude, Terminologia Batzordearen 4. ponderazio-markarekin, hau da, erabaki "ofiziala" da. Begiratu, adibidez, "Cacao en grano" ("kakao-aleak": "aleak", bai, baina kontuan izan kakaoaren forma naturala alea dela; "gazta-alea"-ren neurria, berriz, ez da argia, uler daiteke "unidad" zentzuan). Edo "café en polvo" (kafe-hautsa). Jarraitzen dut esaten "Gazta-pikorrak" dela itzulpenik egokiena, "gaztazko pikorrak" esan nahi baitu, zalantzarik gabe. "Alea" hitza, berriz, esan bezala, anbiguoa da testuinguru honetan.

Zorion (eztabaidaekarpenak)
Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Ez dut uste terminologikoki zuzena denik, gaztak pikor forma duela esan nahi baitu eta kontzeptualki arraroa iruditzen zait; "queso en grano" terminoarekin gazta kopuru bat hainbat pikorretan "apurtuta" saltzen dela esaten da. "Gazta-pikorrak" ez bazaizu gustatzen, "Gaztazko pikorrak" agian gehiago gustatuko zaizu, ez dakit.

Zorion (eztabaidaekarpenak)

Gustatzen zaidana edo ez, galdera ez da. "Le fromage en grain" (''gazta-pikorrak'') eta "les grains de fromage" (''gazta pikorrak'') bereizi nahi nituen euskaraz, bereizketa hori frantsesez egiten delako. Ez naiz aditua euskaraz, alderantziz.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Frantsesez ez dut inon aurkitzen "grains de fromage" hori, eta bai "fromage en graines". Nik euskarazko arrazoi terminologiko eta morfosintaktiko batzuk eman dizkizut "gazta-pikorrak" edo "gaztazko pikorrak" erabiltzearen alde, eta ni banaiz aditua lan horretan. Era berean, aipatu diren beste irtenbideak desegoki eratuak ikusten ditut.

Zorion (eztabaidaekarpenak)

Beraz, aditua bazara, zure aholkua hartuko dut.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagun. Oraingoan, garbi ikusi dut zein den aldea. Elian, Elhuyarren itzultzaile automatikoan, sartuz gero, honela itzultzen ditu: "fromage en grain" = pikor-gazta; "grains de fromage" = gazta-aleak. Poztuko nintzateke zerbaitetarako balio baldin badizu. Ongi izan.

"Gazta-aleak edo ale-gazta" mezuari erantzun