Disko-formako hilarri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Disko-formako hilarriak, disko-formako estelak edo hilarri biribilak hildakoen oroitzapenezko monumentua dira, Magreben, Sirian, Suedian, Frantzian[1], Italian, Espainian, Portugalen[2], Turkian, Errusian, Norvegian[3] baina, batez ere, Euskal Herriko hilerrietan ikus daitezkeenak[4][5].

Ezagutzen diren lehendabizikoak XVI. mendea baino zaharragoak dira, batzuen ustez Goi Erdi Arokoak[5].

Disko-formako hilarrietatik gertu, sarritan taula itxurako hilarriak eta gurutze klasikoak egoten dira.

Ainhoan dagoen disko itxurako hilarria

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, gainean iduki trapezoidal duen zirkulu-formako harriak osatuta dago. Zirkulua apaintzeko lauburuak, irudi geometrikoak (eguzki-ikurrak, adibidez) edo ikur kristauak (IHS edo Andra Mariarekin lotuak) edo irudi begetalak (arbolak) darabiltzate[6]. Hildakoaren izena ez da ageri, baina batzuetan, familiarena bai. Harginek usaian ez zuten haien izenpea ezartzen hilarrietan.[7]

XIX. mendea arte bertako harriak baliatzen ziren, ororen buru hareharriak, harlauzak ateratzeko eta zizelkatzeko errazagoak baitira.[7]

Tipologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilarriak apaingarri hauek izaten ditu:

  1. ikur geometrikoak, normalean hilarria lau edo zortzi aldeetan banatzen dutenak (markatuak zein inplizituak), Nafarroako armarriaren antza duen espazio-egitura;
  2. floroi bakarra;
  3. lauburua zein biraketa adierazten duen beste ikurra;
  4. beste irudi espezifikoagoak.

Euskarrian floroi txikiagoa, kristau-gurutzea edo testu bat gehitu daiteke.

Ikur-geometrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikur geometrikoek hilarria lau edo zortzi aldetan banatzen dituzte. Laurdenak egiteko gurutze bat erabiltzen da:

Nekeza edo sinpleak izanda, batzuetan, beste bigarren gurutze diagonalak irudia osatzen du.

Alde bakoitza izarrek, ilargiek, gurutzeek, floroiek edo beste motako ikurrek apainduta dago, aldez-alde ezberdinak izan daitezkeenak. Batzuetan, hildakoaren lanbidea adierazteko lanabesak egiten dituzte, nahiz eta izena gutxitan grabatu. Gora begira dauden estilizatutako eskuak ere aurkitu daitezke.

Floroiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilarri asko floroi bakar batez apainduta daude. Orduan simetriaren ordena sei da. Hona hemen sarrien izaten direnak:

  • sei erreinu hostoek osatutako floroiak (horietatik bi plano horizontalean);
  • erdigunetik ateratzen diren 8 eta 36 arteko lore-hostoez osatutako floroiak;
  • pentagono, hexagono edo oktogono itxurako izarrak (5, 6 edo 8 punta dituena); batzuetan aurrean gurutzea duenak;
  • lau lauki txikik osatutako laukia;
  • erdigunetik ateratzen diren 4 edo 6 bihurgunez osatutako soka biribila (baita zortzi bihurgune osatzen duten bi); nahiz eta floroiak geldirik eman, bihurguneek eskuinalderantz mugitzen direla dirudite.

Biraketa adierazten duten ikurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizmendiko Gure Amaren baselizako horman dagoen hilarria. Kontrasta.

Ikur batzuk biraketa adierazteko diseinatuak dira, jeneralean erlojuaren orratzek egiten duten bezala. Hona hemen ospetsuenak:

  • lauburua;
  • eguzki-floroiak (16 eta 36 hegal artean dutenak eta kameraren obturadorea bezalakoak).

Nafarroan badago hilarri bat lau hanka ibiltzean dirudien lauburua duena, Euskal Herriko beste herrialdeetan inoiz ez ikusita.

Beste ikurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste ikur zehatzagoak ere aurkitu izan dira:

  • $ ikurraren antza duen irudia, 3 lerro bertikalak eta beste 3 horizontalez osatuta S zabala sortzen dituztenak; agian ehuntzeko ikurra izan daiteke;
  • kristogramak (IHS + gurutzea);
  • batzuetan gizabanakoaren irudia ere aurkitu da; litekeena da pentagramak gorputzaren estilizazioa izatea.

Ikur horiek guztiek kristautasunarekin lotura estua dute, euskal elizetan eta Jesusen Konpainiaren imajinagintzan ere aurkituak.

Ingurukoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoaren ingurukoa ere askotan apaintzen dute, eguzkiaren distira emateko.

Egungo hilarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo hilarrietan apaingarri berritzaile asko aurki daitezke: adibidez, Zuberoan, Orhiko txoria herri kanta omentzeko askotan mendira doan txori bat irudikatzen dute.

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerlari batzuen ustez, hilarrietako ikurrak historiaurreko eguzki-gurtzari lotuak dira. Gurtza hori jentilen istorioetan ageri da, eta Horus egiptoar jainkoari edo Ishtarri eginiko gurtzaren modukoa izan liteke.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainhoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkaine[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidarrai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako San Telmo museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haltsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larresoro[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luhuso[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ortzaize[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Grazi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Doaziteko disko itxurako hilarriak
  2. pagesperso-orange.fr
  3. www.pfg.fr[Betiko hautsitako esteka]
  4. "Les stèles discoïdales et l'art funéraire basque", Lauburu
  5. a b Les stèles discoïdales du Lauraguais
  6. Duvert, Michel. (1976). «Contribution à l'étude de la stèle discoïdale basque» Bulletin du Musée Basque (Lauburu) (49 & 50).
  7. a b Les stèles discoïdales et l'art funéraire basque : Hil Harriak.. Lauburu 2004 ISBN 2-913156-55-X. PMC 60596072. (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]