Hezur semilunar edo Ilargi-formako hezurraeskumuturrekohezur bat da. Izen hau, duen formagatik datorkio, ilargi erdi bat ahurtasuna beherantz begira duela. Hezur bikoitia da, laburra, hanpatua, trinkoa, kubo formakoa, ilargi baten itxurarekin eta sei aurpegirekin, horietatik lau, artikularrak.
Artikularrak ez diren bi aurpegietatik, aurrekoa ganbila da eta atzekoa laua. Biak ala biak, zimurrak dira, baina bertan ez da inongo giharrik ezartzen.