Topic on Wikipedia:Txokoa

Noiz erabili letra lodia?

12
Urtar(e)k egindako laburpena

Erantzunda.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Gure estilo gidan informazio hau aurkitu dut: "Artikuluan izenburua agertzen den lehen aldian letra lodiz jarri behar da, ahal izanez gero".

Beste orrialde honetan hauxe irakurri daiteke: "Letra lodiak izenburua azaltzen den lehen aldirako erabili behar dira. Gainerakoan, letra lodiak erabiltzea saihestu behar da, salbu eta artikuluak izan lezakeen beste izenburu egoki baterako bada".

Horrez gain, ba al daki inork ea letra lodia erabiltzeko irizpide gehiagorik dagoen gure Wikipedian?

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Lankide batzuek erpurua eta segundoa idazten dute. Beste batzuek erpurua eta segundoa. Bigarren aukera gehiago erabiltzen da. Baina ez dakit lehenengo idazkera hobesteko arrazoirik dagoen.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dago beste erabilera arauturik. Eta hitz osoa hartuko nuke, deklinatuta, irakurlearentzat erosoagoa delakoan.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Arrazoi berberagatik,neuk ere hitz osoa hartuko nuke, eta berdin estekekin

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Gure estilo gidan ikusi dut hitz osoa beltzez dagoela (Ernest Rutherford, Nelsongo lehenengo baroia), eta tutorial honetan ere bai (Etxeratze-agindua, kera-deia edo isildeia).

Beraz, gure wikipedian "hitz osoa letra lodiz" ez den beste erabilerarik hobesteko arrazoirik ez dut ikusten.

Treuiller (eztabaidaekarpenak)

Esker mila galdetu izanagatik.

Hona letra beltza erabiltzeko ene ohitura (gomendioa?):

-izenburuetan,

-barneko ataletan, eta

-bereziki nabarmendu nahi d(ir)en hitze(t)an.

Belztu behar diren letrei dagokienez, izenetan deklinabide atzizkiak letra arruntez uzten ditut; aurekoa, ordea (hiztegiko forma, alegia), beltzez paratzen dut, -a itsatsien inguruko zalantzak uxatzeko.

Esate baterako, Mendi hitzaren wikian, lehendabiziko lerroan honela jartzea nahiago dut:

Mendia zera da (...)

Ez:

Mendia zera da (...)

Jakina, izenak -a itsatsia badu, hitz osoa beltzez ager bedi:

Islandiera zera da (...).

Adibide gisan, hona moldatu dudan wiki bat:

Aditz trinko


Zer iruditzen?

Besarkada bana!

Treuiller

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Gaizki iruditzen zait, eta ez soilik irakurlearentzat nekagarriagoa iruditzen zaidalako, baita ere koherentziagatik (izenburua eta lehenengo hitza ez da beti berbera) eta arrazoi praktikoengatik: 100.000 artikulu inguru izan daitezke aldaketa hori behar dutenak.

Treuiller (eztabaidaekarpenak)

Jakina, izenburua eta lehen hitza ez dira beti gauza bera! Baina aurretik zerbait idatzita egon arren, berdin egin liteke:

Geografian, mendia zera da (...)

100.00 artikuluak aldatzeari dagokionez... ez da derrigorrezkoa, neure gomendioa baizik: norberak ikusiko du egokia den ala ez.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Urtar (eztabaidaekarpenak)

Hala ere, beste adibide bat hartuta, artikuluaren izenburua Ibar izanik, hasieran Ibarra zera da.. jartzea beharbada ez da beharrezkoa. Baina ondoan agertzen den harana hitz sinonimoaren kasuan, hala jarrita ezin dugu jakin -a itsatsia duen ala ez.

"Ibarra, halaber harana..." idatziko bagenu, -a itsatsiaren inguruko zalantzarik ez genuke izango.

Treuiller (eztabaidaekarpenak)

Bai, erabat ados: berrestekoa da.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Hiztegiko formak bereizteko balio dezake letra lodiez idatzitako hitzetan deklinabide atzizkiak letra arruntez jartzea. Adibidez, -a itsatsien inguruko zalantzak argitzen lagungarri izan daiteke. Hala ere, kontuan izango nuke Wikipedia ez dela hiztegi bat.

Uste dut Treuillerrek proposatzen duen formatu hori ez dela ohikoa Euskal Wikipedian, ezta beste wikipedietan ere. Wikipediatik kanpo, euskaraz letra lodiak erabiltzen direnean hitz osoa markatzen dela dirudi.

Iruditzen zait formatu berezi hori zabaltzeko lankideen arteko adostasuna lortu beharko genukeela, eta oraingoz ez du ematen hala denik. Beraz, beste lankideek dioten bezala, "hitz osoa letra lodiz" idazten jarraitu behar dugula uste dut, kontrakorik adosten ez den bitartean.