Lankide eztabaida:Enekorga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ongi etorri, Enekorga, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


Gnome-globe.svg
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Mapa ederrak, benetan![aldatu iturburu kodea]

Kaixo! zoriondu nahi zintudan egiten ari zaren mapengatik! Ederrak dira! OSM erabiltzen duzu edo beste sistemaren bat egiteko? -Theklan (eztabaida) 20:00, 8 maiatza 2020 (CEST)

Zuk egindako mapak kategoria batean sartu ditut: Commons:Category:Map_data_of_transport_in_the_Basque_Country. -Theklan (eztabaida) 21:39, 8 maiatza 2020 (CEST)

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Eneko. «Eskualdeko Hiri Garraioa» artikuluaren izenburua aldatu dut; izan ere, ez da edozein eskualdetako hiri garraioa, baizik eta eskualde zehatz batekoa, eta eskualde horren izenak izenburuan agertu behar du. Horregatik, orain artikuluak «Eskualdeko Hiri Garraioa (Iruñerria)» izenburua du. Hala ere, badago beste aukera bat: «Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa» izenburua jartzea. Beste izenburu hori egokiagoa iruditzen bazaizu, «Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa» izenburura alda dezakezu artikulua. Edo, nola aldatu ez badakizu, esan lasai (hemen bertan edo nire eztabaida orrian) eta neuk aldatuko dut. Ondo izan, eta segi lan bikain hori egiten Wikipedian. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2020-05-21, 14:51 (UTC)

Geltoki/geraleku[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Enekorga. Teknikoki Bilboko Renfe Aldirietako geltoki batzuk (Zabalburukoa nahikoa argi, La Iberiakoa ez hainbeste) geralekuak dira. Nire ustez horretan zuzen zaude. Baina guztien izen ofiziala geltoki da. Eta hemen izen ofiziala islatu behar dugu. Nahi izanez gero, Zabalburuko geltokia (Adif) orrian egin den bezala, aipatu "geltokia" geralekua dela zehaztu daiteke. Zer deritzozu? --Aihotz (eztabaida) 2020-05-24, 15:57 (UTC)

Kaixo. Nire ustez, argi eta garbi adierazi behar da geltokiaren eta geralekuaren arteko aldea, beste artikulu batzuetan egiten den bezala, hala nola Olaztiko geralekua, Tolosa-Erdiko geralekua edo Argantzongo geralekua.--Enekorga (eztabaida) 18:01, 24 maiatza 2020 (CEST)
Gaztelaniaz "apeadero" eta "estación", eta euskaraz geraleku eta geltoki. Hortik aurrera kontuak ez dira errazak. Wikipedia honetan geraleku orrian dugun azalpena "anbiguoa" suerta daiteke. Hiri-eremuetan, nik dakidala behintzat, nekez erabiltzen da apeadero/geraleku terminoa, nahiz eta arestian aipaturiko artikuluaren zehaztapenaren arabera geltoki asko geralekuak diren. Geltoki eta geraleku terminoen artean zehaztasunez desberdindu ahal izateko, agian informazio-iturri detailatu bat behar dugu. --Aihotz (eztabaida) 2020-05-24, 16:20 (UTC)

Bizkaibus[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Enekorga. Jakin ezazu Bizkaibusen geraleku guztiak eta bertatik pasatzen diren autobus lineak eginda daudela Wikidatan. Agian zerbaiterako balio dizu. -Theklan (eztabaida) 19:10, 7 ekaina 2020 (CEST)