Tornike Xengelia
Tornike Xengelia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2017) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | თორნიკე შენგელია | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Tbilisi, 1991ko urriaren 5a (33 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Georgia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegal-pibota hegalekoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zenbakia | 7 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 109 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 206 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lantokia(k) | Tokio | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Tornike "Toko" Xengelia (georgieraz: თორნიკე შენგელია, translit.: Tornike Xengelia; Tbilisi, 1991ko urriaren 5a) saskibaloi jokalari georgiarra da. Gaur egun, Endesa Ligako Laboral Kutxa Baskonian jokatzen du. 2,02 metro luze da eta hegal-pibota postuan jokatzen du.
Kirol-ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko otsailaren 8an ACB Ligako talde valentziarrarekin debutatu zuen 17 urte zituenean, jokalari georgiarra pistan egon zen bederatzi minutuz. Minutu horietan zazpi puntu lortu zituen.
Eurokopako lehiaketan talde valentziarrarekin ere debutatu zuen, bi errebote harrapatu zituen lehen partidan, asistentzia bat eman zuen eta bi falta pertsonal egin zizkioten, nahiz eta berak lau falta egin. Partida hartan zazpi puntu lortu zituen.
2010eko abuztuaren 20an ACB Ligako Power Electronics Valentziatik joan zen. Bere kiroletako karrera Belgikan jarraituko zuen. Minutu gehiago jokatu ahal izateko, akordio batera iritsi zen RBC Verviers-Pepinster talde valoniarrarekin, han jokatu zuen hurrengo sasoian utzita.
2011an, Georgiako Europako 20 urtetik azpiko B Mailan JBS (Jokalari Baliotsuenaren Saria) edo, ingelesez, MVP, izendatu zuten.
2014ko ekainaren 20an Espainiara itzuli zen eta Endesa Ligako Laboral Kutxa Baskonian sinatu zuen hiru sasoitarako.