Edukira joan

Tortura (Kuartango)

Koordenatuak: 42°53′51″N 2°53′20″W / 42.8974°N 2.8889°W / 42.8974; -2.8889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tortura
 Euskal Herria
San Andres eliza erromanikoa
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaEtxabarri
Geografia
Koordenatuak42°53′51″N 2°53′20″W / 42.8974°N 2.8889°W / 42.8974; -2.8889
Garaiera631 m
Demografia
Biztanleria1 (2022)

Tortura Arabako mendebaldeko herri bat da, Kuartango udalerrikoa. Badaiako mendilerroan dago, Pikatxo mendiaren magalean, 631 metroko garaieran. 2011. urtean, 3 biztanle baino ez zituen.[1] Egungo hirigunea San Andres elizak, hari atxikitako hilerriak eta bi etxek osatzen dute.

Herri gainean, Badaiako mendilerroan, mendebaldeko magalean, Tobako iturburua dago. Euri asko egiten duenean, ur-jauzi ikusgarria eratzen du. Inguruko nekazariek diotenez, hazia landatzen hasteko garaia iritsi izanaren seinale da, lurrak nahiko ura duela adierazten baitu. Iturburuagatik, bertakoei toberos esaten diete.

Torturako biztanleria

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Andres eliza erromanikoak, XIII. mendean eraikia, oinplano angeluzuzena du, eta kanoi zorrotzeko ganga. Absidean, badu gezurrezko erretaula, hots, horman margotua, XVI. mendekoa. Andre Maria Sortzez Garbia, San Andres eta Kalbarioaren irudiak ditu. Elizako zaharberritze lanak egitean, horma pintura batzuk azaldu ziren alboetan; agerikoak kaltetuta daude, eta karearen azpian gehiago daudela antzematen zaio. XVI. mendeko pontea dago alde batean, koruko eskaileren azpian, eta erruki-kutxa bat bestean, labore soberakinak biltzeko. Bestalde, elizan baziren gotiko berantiarreko taula margotuak, XV. mendekoak. Jesukristoren Jaiotza eta Epifania irudikatzen dituzte, besteak beste, eta flandriar eragin nabarmena dute. Egun, Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan daude jasota, Gasteizen.[2] Elizako lurzoruan hilobiak gorde dira. Sarrerakoak trapezoidalak dira, eta epigrafiarik gabekoak.

Nabarmentzekoa da sarrerako ateko burdineria. Sarreraren ezkerreko aldean, kanpai horma du, bi begikoa, Kuartangoko haranean ohikoa denez.

Aldameneko hilerrian, hormari atxikita, hilarri diskoidal bat dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arabako biztanleria entitateka (2011-12-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Tortura», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa