Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa
Vitoria - Catedra Nueva 055.JPG
Museorako sarbidea Katedral Berriko hegoaldetik.
Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa hemen kokatua: Gasteiz erdigunea
Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa
Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa
Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa (Gasteiz erdigunea)
Koordenatuak 42° 50′ 43″ N, 2° 40′ 38″ W / 42.8453°N,2.67722°W / 42.8453; -2.67722Koordenatuak: 42° 50′ 43″ N, 2° 40′ 38″ W / 42.8453°N,2.67722°W / 42.8453; -2.67722
Herrialdea  EH
Hiria Araba Gasteiz, Araba
Helbidea Katedral Berria
Postakodea 01001
Irekitze data 1999
Telefono zenbakia 945150631
Posta elektronikoa museoartesacro@euskalnet.net

Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen museo bat da. Hain zuzen ere, Katedral Berriaren deanbulatorioaren gunean kokatzen da. Museora honetara Katedral Berriaren gurutzadurako hegoaldeko sarbidetik sartzen da, hots, Cadena eta Eleta Artzapezpikua kalera eta Florida parkera begira dagoen aldetik.

Museoaren ataria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildumaren jatorria 1923an kokatzen da, Elizbarrutiko Museoa Gasteizko kontzilio-apaiztegian, Andra Mari katedral zaharraren alboan. 1930ean elizbarrutiko apaiztegi berri bat eraikia, lanak teologiako pabilioietako batera lekualdatu ziren. Urte batzuk beranduago, 1942an apezpikutza eta Arabako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena sinatu zen eta bilduma Araba Etxera eraman zen, ondoren Arabako Arte Ederren Museoa izango dena. 1978an Arte Sakratuaren sail bat sortuko da bilduma honen barnean.

Azkenean, 1997an Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Elizbarrutiak, Arabako lurralde historiko eta elizbarrutiko ondare historiko-artistikoa babesteko asmoarekin, Elizbarrutiko Museoa sortzea erabakitzen dute eta Maria Sorten Garbiaren Katedraleko girolan modu iraunkorrean kokatzea. Espazio hau bi nabe zentrokidez osaturiko espazio erdizirkularra da eta zazpi kaperetan banatua, non lan eskultoriko bikainak eta Paris eta Madrileko Maumejean etxeko beirateak ikus daitezken. Proiketu arkitektonikoak, absidea gurutzaduraren besoekin lotzen dituen espazio presbiterialak barne, hamaika areto biltzen ditu guztira, honek, gainera, eraikinaz gozatzea ahalbideratzen duelarik, izan ere, aretoak espazio ireki moduan gauzatuak daude. Museoa 1999ko apirilaren 30ean ireki zen.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esklabutasunaren Ama Birjina (XIII.mendea)

Museoaren funtsa osatzen duten artelanen gehiengoa Arabako Foru Aldundiarenak, Arabako Elizbarrutiarenak eta Arabako parrokia ezberdinenak dira, hauek deposito gisa utzi dituztelarik erakusketa iraunkorrean. Hauetako asko 1923tik egon dira erakusgai Elizbarrutiaren museoan, hasieran apaiztegian eta 1942tik aurrera Probintziako Arten Ederre Museoan, Arte Sakratuari eskaintako sail bereizia izanik 1978tik aurrera. Erakusketaren erakuslekuan irizpide historiko-estilistikoak hartzen dira kontuan, estilo artistikoak eta garai historikoak kontuan hartuz (Erromanikoa, Gotikoa, Pizkundea, Barrokoa); baita lanak egiterakoan erabilitako teknika eta materialak kontuan hartzen dituzten irizpide didaktikoak ere. Funtsak sei sailetan eta hamaika aretotan banatzen dira, hauei aldizkako erakusketak egiteko sarrerako areto bat gehitu behar zaielarik.


Harriaren saila (1 eta 2. aretoak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrerromaniko eta Erromaniko garaiekin bat dator, V eta XIV. mendeei dagozkien piezekin. Objektu guztiek beren harrizko lanketan ezaugarri amankomunak dituzten. Areto honetan daude Arabako kristautasunaren adierazpen antzinakoenetako batzuk, baita hileta munduan (hilarri, hilobi), liturgia altzariak (aldareak) eta lanketa eskultorikoa duten elementu arkitektonikoak. Maketa eta argazki baztuen bidez eremitartasun eta tenplu erromaniko berezienen fenomenora gerturatzen du bisitaria. Lehen aretoan (hegoaldeko apaizlekua) hainbat hileta-hilarri, hilobi, Obekuri eta Kripaneko aldareak, etab. ikus daitezke. Bigarren aretoan (Bihotz Sainduaren Kaperan) arkitektura erromanikoko hainbat material adierazgarri ikus daitezke, hala nola, hagaburuak, kapitelak, mentsulak, leihate, portada eta erliebeak.

Enborraren saila (3 eta 4. aretoak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiletako kalbarioa (XIV. mendea)

Garai ezberdinetan egur enborretatik landutako iruiak daude sail hauetan, Erromanikotik hasi eta Barrokora arte. Hirugarren aretoan (Arabako kapera) umearekin jezarritako Ama Birijinaren irudiak dira nagusi, Andra Mari moduan ere ezagutuak. Hauek dira gotiko garaiko probintziako irudi esanguratsuenak Zurbanoko Kristo gurutziltzatuarekin batera, Zurbanoko San Esteban parrokiakoa, baita ere Egiletako kalbarioa – Kristo, Ama Birjina eta San Juan- Egiletako San Roman parrokiakoa jatorriz. Azken biak XIV. mendekoak.

Laugarren aretoan (Bizkaiko kapera) taula gaineko margoaren irudikapen zabal bat dago, Torturako Erretaula da azpimarragarria, XV. mende amaierako edo XVI. mende hasierako tenpera bat, Torturako San Andresko parrokiakoa eta Jokanoren Taula, eskultura gotikoen artean esanguratsua eta Erentxungo kalbarioa, margozturik gabeko bulto multzo gotiko flamenko bat, azken hau ere Erentxungo San Andres elizakoa izanik. XIII, XIV eta XV. mendeko lanak dira.

Liturgia saila (5. aretoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdiko kaperan kokaturiko Errosarioaren Ama Birjinaren kapera, ezkutu eta gangaren apaindurengatik aberatsena, areto honek gurtza leku bat berregiten du bertako ezaugarri esanguratsuenekin. Galarretatik ekarritako XVI. Mendeko burdin hesiak eremua bi zatitan mugatzen du: sarrerakoan XVI. Mendeko irudi bat kokatzen da; burdin heisaren atzean tenplete itxura duen marmolezko aldare neogotiko bat dago, aurretik katedralean gordea. Aldarearen gainean eukaristiaren ospakizuen gehien erabiltzen diren objetu liturgikoak daudelarik: mahai-oihala eta aurealdekoak, ekisaindu, kaliza, kopoia, sakra, portapaza, erlikarioa, argimutila, kantu-liburua, liturgia apaingarriak, kandela-mutila...Aldarearen bi aldeetan apaiz-apaingarri eta jantziak erakusten dira. Erakusketak duen izaera didaktikoagatik, hauekraketak ez du erantzuten irizpide kronologiko edo estilistiko bati, baizik eta kultu katoliko baten ahalik eta adierazgarriena izaten saiatzen dela.

Taulen saila (6 eta 7. aretoak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Ursula eta bere lagun martirien busto-erlikarioak (XVI. mendea)

Erdi Aroko eta Berpizkundeko lanak biltzen ditu. Segarren aretoak (Gipuzkoa kapera) flandriar lanari eskaini zaio, bai margoari dagokionez, baita eskulturari ere. Nabarmentzekoak dira: Pasioaren triptikoa, Santa Godeliva kondairaren maisua diturikoak egina olioan XV. Mendeko azken laurdenean, Añanako Villaconesko Andra Maria elizan kokatua egon zen; Ama Birjian haurra, Santa Katalina eta Snta Barbararekin triptikoa, Fráncforteko Maisuaren olioa, 1510 eta 1520 bitartean egina, Urduñako Antiguako amaren santutegian egon zen; Aguraingo Martineztarren hileta-multzoa, Eraistea lanaz osatua, flandriar taula gaineko olio anonimoa, Brujasko eskolakoa eta 1525 aldera Hugo Van der Goesek kopiatua, horri erliebean urreztatu eta polikromatutako eskultura gehitu behar zaizkio,Gasteizko San Pedro parrokian dutelarik jatorria; Ambrosius Bensonen Gurutziltzaketa; Pieter Coeckek eginiko Epifaniaren Triptikoa; Gasteizko San Bizente elizako XVI. mende hasierako Santa Ursula eta bere bost lagunen bost busto erlikarioak; eta Ama Birjin Maliarren sorta.

Zazpigarren aretoan (Nafarroako kapera) bertako lanei eskainia dago. Bertan ondorengoak daude:

Añesko taulak; San Miguel eta Apostoluen agerpena, Labrazako San Miguel elizako antzinako erretaula nagusitik eta egile ezezaguna duten XVI. mendeko lehen laurdeneko lau olioen multzoa; Izen Gozoko Erretaula; Bariko San Nikolasko erretaula, hiru gorputz, bi kale eta Ortega de Cordoba eta Diego Guilleme burgalesak zizelkaturiko atikoa platereskoa. 1539an Diego de Torres Zaharraren tailerrean polikromatua izan zen Fontetxako San Nikolas parrokiak depositoan utzia; San Blaseko erretaula, bi grputzekomazoneria, hiru kale, atiko eta soingainekoa, 1530ean egina, nahiz eta oraindik trazu gotikoa izan, santuaren polikromatua eta taula mihise gaineko olioa, Otobarreneko San Bizente elizatik ekarria; eta Joanes Antxetak 1578an estilo erromanistan eginiko bi erliebe, Zigortzea eta Arantzadun Koroa, gasteizko San Miguel elizakoa.

Mihiseen saila(8 eta 9. aretoak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristoren erostea, Gaspar de Crayer (XVII. mendea)

Sail hau XVII eta XVIII. mendeetako astoan gaineko mihise  margoari eskainia dago. Kronologikoki manierista erara margoturiko XVI. mendeko  lan batekin hasten da Toledoko Grekok margoturiko San Francisco  belauniko meditatzen, 1586 eta 1592 bitartean egina.8. aretoan (Mraiaren Bihotz Sainduaren kaperan), aipaturiko Grekoren mihisearekin batera,  italiar kutsuko lanak daude, hala nola, José de Riberaren Kristo Gurutziltzatua, San Pedro eta San Pablo, desagertua dagoen gasteizko Santo Domingo elizatik ekarriak, Luca Giordanoren San Juan Batailatzailearen predikazioa, Argomanizko San Andresko parrokiak deposituan utziak eta San Sebastianen martirioa Caravaggioren Eskolako margolari batena. Duela gutxi zaharberritua izan da Gaspar de Crayerrek  1640 aldera  margotu zuen Kristoren erostea olio. Lan hau aldi baterako depositoa da, izan ere, bere jatorrizko lekura itzuliko da, Andra Mariko Katedral zaharrera(Gasteiz) bertako zaharberritze lanak amaitutakoan.

9. aretoan (iparraldeko apaizlekua) Sortze Garbiaren gaia oso ongi irudikatu dago Alonso Canoren lanetan, Berantevilla Jasokundea , Juan Carreño de Miranda, Cornelis Schut eta beste batzuen margoa izanik.  Aipagarriak dira ere, Juan de Valés Lealen San Pabloren burua, Nicolas de la Cuadrari egotzitako Paduako San Antonio eta avaroren bihotza eta Muguel Jacinto Meléndezi egotzitako bi lan, San Andresen martirioa eta Deikundea.

Zilarraren saila (10 eta 11. Aretoak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Eulaliaren Erretaula

Urregintzazko bilduma zabal bat du (gurutzeak prozesionalak, ekisaindu, kupoi, kalizak, pixideak, portabiatikoak, nabetak, krisma-ontziak, ur-ardo ontziak, erlikarioak, etab.) eta garapen artistikoaren araberako irizpide kronologikoarekin daude sailkatuak, XIII. Mendeko erromaniko trantsizio garaitik hasi eta XX. mende hasierako neo mugimenduetara arte.

10. aretoa, iparraldeko apaizlekuak okupatua (9. aretoarekin batera elkarbanatzen duena) Erromaniko-Gotiko garaitik XVIII. mendeko Rokoko garai arteko zilargintza ikus diateke. 11. Aretoak zilargintza moderno, neoklasiko, modernista, neogotikoa eta neoerromanikoa biltzen ditu, baita marfil eta zilargintza hispamoamerikarra. Santa Eulaliaren Erretaula, hiru gorputz, hiru kale eta kalearte eta atiko trilobulatuko berpizkundeko lana da. Markinezko Santa Eulalia elizatik dator erretaula eta espazio arazoak medio kokatu zen hemen, museoko azken aretoa osatuz.

Informazioa gehigarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko elizbarutiko Arte Sakratuaren Museoa jendartera gerturatzen saiatzen da banakoari zein taldeari doan eta pertsona espezializatuaren eskutik eskaintza ezberdinak eginez.

  • Heldu zein ikasleei bisita gidatu eta ibilbide bereziak eginez (Erdi Aroko Artea, Garai Modernoko Artea, Artearen bidezko sinesmen erlijiosoak, Museoko eskultura, Museoko pintura, Gure ondarea eta museoa).
  • Ikasle zein helduentzat bisita- tailerra (Zilar tailerra, Erretaula tailerra).
  • Bisita gidatuak adinekoentzat (Lekua, Harria, Enborra, Taula, Mihisea, Zilarra).
  • Bisita iruzkinduak partikularrentzat.
  • Museoko sarrera.

Bestetik publikoak eta ikertzailek izan ditzazketen galderen aurrean erantzuteko asmoarekin hauen kontsulta bereiziak ere erantzuten dira. Gehiengoak museoan dauden pizekin zerikusia dutenak dira, baina badaude ere Arabako ondare erlijiosoarekin zerikusia dutenak. Erantzun zehatza behar dute, beraz, ikerketa txiki bat egin eta ondoren informazioa eskatu duen pertsonari emango zaion dokumentazioa prestatzen da. Horretaz gain, Aldi baterako erakusketak antolatzen dira horretarako prestatutako leku batean. Elizbarrutiko etengabeko ondare erlijiosoaren ikerketak batzuetan ezkutuan zeuden ditu edo gutxi balioetsiak zeuden balio historiko eta artistiko handiko lanak azaleratzen ditu. Lan hauetariko asko kultuan daude edo irisgarritasun gutxiko guneetan. 2002tik Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoak aldi batez lan ezezagun hauek erakusteko aukera ematen duen leku bat dauka, bisitari espezializatuen zein bisitari arrunten arreta deituz. Erakusketa hauek argitalpen txiki batez lagundurik doaz (triptiko edo liburuxka), non berreskuratu diren lanen inguruko ikerketa ezezagunak zabaltzen diren.

Bisita ordutegia asteartetik ostiralera 10etatik 14etara eta 16etatik 18:30etara da. Larunbatetan 10etatik 14etara. Igande eta jai egunetan 11etatik 14etara. Astelehenetan itxita egoten da. Telefono zenbakia 945 15 06 31. 12 urtetik gorakoentzat sarrerak 3 € balio ditu. Hilabete bakoitzeko lehen larunbatean doakoa da.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz