Urbina Eza

Koordenatuak: 42°52′40″N 2°53′16″W / 42.87778°N 2.88778°W / 42.87778; -2.88778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Urbina (argipena)»
Urbina Eza
 Euskal Herria
San Joan Ebanjelariaren eliza, mendebaldetik ikusia.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaKuartango
Administrazioa
Posta kodea01439
INE kodea
Herritarraurbinar
Geografia
Koordenatuak42°52′40″N 2°53′16″W / 42.87778°N 2.88778°W / 42.87778; -2.88778
Demografia
Biztanleria21 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Urbina Eza Arabako mendebaldeko herri eta kontzeju bat da, Kuartango udalerrikoa. Inoiz ez du biztanle askorik izan (1590ean, 8 bizilagun; 1786an, 47; 1993an, 7), baliabideen aldetik ez baita herri aberatsa.[1] XVIII. mendean galdu zuen euskara.[2]

Eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urbinako eraikinik nabarmenena San Joan Ebanjelariaren eliza da, jatorriz Erdi Arokoa, erromaniko berantekoa.[3] Herriaren baliabide urritasuna dela kausa, urte askoan eliza erabat hondatuta izan zen, harik eta XIX. mendearen bukaeran berritu zuten arte.[1] Urbinarrek garai hartan erosi zuten eliza horretan orain dagoen erretaula: XVI. mendeko erretaula errenazentista bat, ordu arte Gasteizko San Pedro elizako albo aldare batean egona.[4][5] Erretaulako toki nagusian, San Joan Ebanjelariaren irudia dago, XVI. mendekoa hura ere.[5]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria A-3314 errepidearen ondoan dago, Badaiako mendilerroaren mendebaldeko malda malkartsuen oinean, Baia ibaiaren ezkerraldean, udalerriko herriburu den Zuhatzu Kuartangotik kilometro bat iparraldera. Urbinaren lurretatik igarotzen da, herrigunetik mendebalderago, AP-68 autobidea.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1590ean, Urbinak 8 biztanle zituen. 1786an, 47 biztanle; haien artean, gramatikako ikasle bat eta bi ehule. XX. mendearen hasieran, 31 biztanle ziren. Eta 2020an, 18 biztanle.[1]


Urbinako bilakaera demografikoa, XXI. mendean
Datu-iturria: Espainiako Estatistika Erakundea[6]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Urbina Eza», Kuartangoko Udalaren webgunea.
  2. «Urbina Eza», Lur Hiztegi Entziklopedikoa.
  3. «San Joan eliza», Arabako Foru Aldundiaren webgunea.
  4. Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 85 or..
  5. a b (Gaztelaniaz) Alberto Garate Goñi: «Urbina Eza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  6. Espainiako Estatistika Erakundea. «Nomenclátor: Población del Padrón Continuo por Unidad Poblacional» INE.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Alberto Garate Goñi: «Urbina Eza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.