Toyohashi (Aichi)
Toyohashi 豊橋市 | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūbu (Tōkai) Aichi | ||
Alkatea | Yoshitaka Asai (en) | ||
Izen ofiziala | 豊橋市 豊橋町 | ||
Jatorrizko izena | 豊橋市 | ||
Posta kodea | 440-8501 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°46′09″N 137°23′30″E / 34.76917°N 137.39153°E | ||
Azalera | 261,35 km² | ||
Mugakideak | Toyokawa (en) , Shinshiro (en) , Tahara (en) , Hamamatsu eta Kosai (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 371.507 (2021eko otsailaren 1a) −3.258 (2015) | ||
Dentsitatea | 1.418,72 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1906ko abuztuaren 1a eta 1889ko urriaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Wolfsburg, Toledo (Ohio) eta Nantong | ||
http://www.city.toyohashi.lg.jp/ |
Toyohashi (japonieraz: 豊橋市 Toyohashi-shi ) , Japoniako Aichi prefeturako hirugarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera, 373.770 biztanle ditu. Ia 9 milioi biztanle dituen Chūkyōko metropoli eremuaren barnean dago.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Prefeturaren hego-ekialdean kokaturik dago, Atsumi penintsulan, Ozeano Barea eta Mikawa Badiaren artean. Higashi-Mikawa eremuko hiriburutzat hartzen da. Ozeano Bareko Kuroshio itsaslasterraren eraginez klima epela du, hainbeste bertako Katahama Jusan-ri hondartzan Itsas dortokek habia egiten dutela.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Japoniar paleolit garaitik populatua izan den eremua da. K.a. 10.000 urteko hezurrak ere aurkitu izan dira.
Nara Aroan Tōkaidō errepideko posta-herria izan zen. Sengoku Aroan beronen jabetza eskuratzeko borroka latzak izan ziren Imagawa leinua eta bertako jauntxoen artean, eta ordukoak dira hainbat gatelu eta gotorleku, Yoshida gaztelua esate baterako. Matsudaira leinuak Oda Nobunagarekin bat egin zuen eta Imagawatarren arriskua desagertu egin zen.
Meiji berrezarkuntzaren ondoren Toyohashi herria eratu zen 1879an. 1906an hiri estatusa lortu zuen. 1944ko lurrikarak eta 1945eko bonbaketek hiriaren %60a suntsitu zuten ordea. Hurrengo urteetan berreraiki eta lurrak zabaldu zituen inguruko herriak barneratuz.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nazioarte mailako itsas-portua dauka. Batez ere automobilen inportazio eta esportaziorako Japoniako porturik garrantzitsuena da, herrialde osoaren %50a bertan mugitzen delarik. Alemaniako Bremerhaven portuarekin konparatu izan da sarritan.
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Yoshida gaztelua
- Toyohashiko arte eta historia museoa.
- Futawa-Yahata santutegia.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Toyohashiko arte eta historia museoa.
-
Futawa-Yahata santutegia.
-
Udaletxea.
-
Ishimaki mendia.
-
Takatsuka hondartza.
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Japonieraz) Toyohashiko webgune ofiziala