Oilar-joko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Umeak Oilar jokoan jokatzen, Elizondon, Nafarroa Garaia.

Oilar-jokoa soinu baten laguntzarekin, leporaino lurperaturik eta begiak estalirik dituen oilar bat aurkitzean datza, lehiakideek begiak ere estalita dituztelarik.

Euskal Herriko lehiaketarik ospetsuena Legazpin egiten da (ikusi Legazpiko oilar jokoa) eta bertan, oilarra ez dago lurperaturik eta lehiakideek ibilbide bat egin behar dute, oilarra dagoen tokira heldu baino lehen. Ibilbidetik irteten bada, lehiakidea kanporatua izaten da.

Egun hortan soilik jotzen den Tranka-Tranka partitura jotzen dute txistulariek, ehiztaria (lehiakidea) soketara hurbildu ahala ozenago eta ondo bideratuta badoa baxuago.

1936ko gerra eta gero, frankisten debekuz, oilar-jokoarekin erlazionatutako bi ohitura galdu ziren: irabazleari aurreskua dantzatzea eta San Joanetan irabazleak sua piztea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]