Truke-tasen mekanismo

Truke-tasen mekanismoa (TTM) edo Europako diru-sistemaren truke-tasen mekanismoa, Europako Diru Sistemarekin batera, 1979ko martxoan indarrean jarritako akordioa izan zen. Itun honen bidez Europar Batasuneko kideek bre dibisen truke tasako kontrolpean izateko sistema adostu zuten, Europan moneta-egonkortasuna bultzatzeko. Frantzia, Alemania, Italia, Belgika, Danimarka, Irlanda, Luxenburgo, Herbehereak eta Erresuma Batua sinatzaileak izan ziren. Horretarako, sistemarekin batera ecu (European Currency Unit) kontu banako ofiziala sortu zen.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Argerey Vilar, Patricia. (2015). «Mecanismo de tipos de cambio» Expansión.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |