Turkiako Independentzia Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Turkiako Independentzia Gerra
Turkish War of Independence - collage.jpg
Data 1919ko maiatzaren 19a1923ko urriaren 29a
Lekua Turkia
Emaitza Turkiar garaipena eta Errepublikaren ezarpena
Gudulariak
Otomandar Inperioa Turkiar Mugimendu Nazionala
Babesa:
Flag of the Russian Soviet Federative Socialist Republic.svg Errusiako SESF
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Grezia
 Frantzia
 Armenia
 Otomandar Inperioa
 Italiako Erresuma
Buruzagiak
Otomandar Inperioa Mustafa Kemal Paşa
Otomandar Inperioa Fevzi Paşa
Otomandar Inperioa İsmet Paşa
Otomandar Inperioa Kazım Karabekir Paşa
Otomandar Inperioa Ali Fuat Paşa
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua George Milne
Grezia Anastasios Papoulas
Grezia Georgios Hatzanestis
Frantzia Henri Gouraud
Armenia Drastamat Kanayan
Armenia Movses Silikyan
Otomandar Inperioa Süleyman Şefik Paşa

Turkiako Independentzia Gerra (turkieraz: Kurtuluş Savaşı, hitzez hitz "Askapen Gerra"), bertoko historiografian "Kanpaina Nazionala" (Millî Mücadele) deitua, Lehen Mundu Gerran Otomandar Inperioa aliatuek menderatua izan zenetik 1923ko irailaren 29an Turkiako Errepublika aldarrikatu arteko Turkiako historiaren garaia da. Gerran Turkiar Mugimendu Nazionalak aliatuak- Erresuma Batua eta Italia Konstantinoplan; Frantzia Zilizian eta hegoaldeko Anatolian; Grezia Esmirnan eta mendebaldeko frontean; Armeniako Errepublika Demokratikoa ekialdekoan- borrokatu zituen.[1]

Turkiako Independentzia Gerraren ondorioz, turkiar nazionalistek egungo Turkia sortu eta eratu zuten, eta, Lausanako Hitzarmena sinatzean egungo mugak ezarri zituzten. Greziak mendebaldeko Anatoliako eskualdeak, ekialdeko Trazia eta Egeoko zenbait uharte (1919-1922) eta Armeniak mendebaldeko eskualde batzuk (1920ko azaroaren 2a, Gümrüko Ituna) galdu zituzten. İsmet İnönük Ankarako Gobernua ordezkatu zuen 1923ko Lausanako Hitzarmenean. Gerora, Turkiak eskualde bat baino ez zuen bereganatu: 1939an erreferendum baten bidez independentea zen Hatayko Errepublika Hatay probintzia bilakatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Turkiako Independentzia Gerra Aldatu lotura Wikidatan


Historia
Turkia
Artikulu hau Turkiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.