Turlough Carolan edota Turlough O'Carolan (irlanderaz: Toirdhealbhach Ó Cearbhalláin) irlandarharpajole, konposatzaile eta abeslari itsu bat izan zen. Bere benetako izena Toirdhealbhach Ó Cearbhalláin izan zen, baina ingelesera Turlough Carolan edota Turlough O'Carolan bezala iragan zen. Abesti konposaketan oso emankorra izan zen.
Antzina Irlanda alderik-alde eta errege ezberdinen gorte batetik bestera euren zerbitzuak eskeintzen ibili ohi ziren musikari ibiltarien azken belaunaldiaren ordezkari gisara ikusia izan zen. Herrialde horretan askok irlandar konposatzaile handiena, musikari nazionala eta azken bardotzat ere jo ohi dute. Bere garaian ospe handia bereganatu zuen, horrela bada, esan ohi denez, ezkontza eta hileta asko Carolan ailegatu arte atzeratu egiten omen ziren. Zinez, XX. mendean zelta harparen berpizkunzea jazo arte, musikatresna horrek izan zuen azken maisu handia izan zen.
Gurean ere, Euskal Herrian, Benito Lertxundik Turlough Carolanen irudia ere aipatu izan du bere abestigintzan abesti bat baino gehiagotan, adibidez, O'Carolan I eta O'Carolan II izeneko abestietan, baina irlandar musikari hau oso bereziki Mauleko bidean abestian aipatu eta omentzen du, azbti honetan berarekin elkarrizketatzen delarik:
«
Itsasoari,
maiz zioat galde egiten hitaz O'Carolan,
baita haizetan inprimatzen duken
musikari ere hire gogoetaz...
Gurpil hildo marratzailea
landak gorrituz zijoak,
eta ni,
aspaldian hemen niagok Txahorekin Mauleko bidean hire zai, O'Carolan,
ahaztu lurretara kantatzera
abiatu nahian.