Tver

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tver
Тверь
 Errusia
Soviet square in tver.jpg
Flag of Tver.png Coat of Arms of Tver (Tver oblast).png
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Errusiako oblastak Tver oblasta
Alkatea Alexey Ogonkov Itzuli
Izen ofiziala Тверь
Jatorrizko izena Тверь
Posta kodea 170000–179999
Geografia
Koordenatuak 56° 51′ 28″ N, 35° 55′ 19″ E / 56.857827777778°N,35.921927777778°E / 56.857827777778; 35.921927777778Koordenatuak: 56° 51′ 28″ N, 35° 55′ 19″ E / 56.857827777778°N,35.921927777778°E / 56.857827777778; 35.921927777778
Tver hemen kokatua: Errusia
Tver
Tver
Tver (Errusia)
Map of Russia - Tver Oblast (2008-03).svg
Azalera 152 km²
Altuera 135
Demografia
Biztanleria 403.606 bizt. (2017)
Dentsitatea 2.655,3 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1135 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia 4822
Ordu eremua UTC+03:00
Hiri senidetuak Bergamo, Osnabrück, Besançon, Veliko Tarnovo, Khmelnytsky, Veliko Tarnovo Municipality Itzuli eta Kaposvár
http://www.tver.ru/en/

Tver (errusieraz: Тверь) Errusiako hiria da, Tverreko oblasteko hiriburua. Volga eta Tvertsa ibaien elkargunean dago. Bertatik igarotzen da Mosku eta San Petersburgo lotzen dituen errepidea eta, horrenbestez, garraio eta industriagune garrantzitsua da[1]. 2010ean 403.606 biztanle zituen[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tver-i buruzko lehenbiziko aipamen idatzia 1164. urtekoa da. Novgorodeko Errepublikako merkatarien bizilekua izan zen hasiera batean, baina XIII. menderako Errusiako leku aberatsenetarikoa zen Tverko Printzerria, biztanlez ere handienetarikoa, eta Moskurekin lehian egiteko prest zegoen Errusiako nagusitasuna eskuratzeko. Hala ere, XIV. mendeko lehen erdian Ivan I.a Errusiakoak, moskutarrekin eta mongolekin batera, hirian sarraskia egin zuen, eta Tver hiriak indarra galdu zuen. Gainera, XIV. mendean Tverko printzeek euren artean izan zituzten borrokekin egoerak okerrera egin zuen, baina XV. menderako boterea berreskuratuta zuen. 1485. urtera arte estatu independentea izan zen Tverko Printzerria, eta Tver hiria izan zen hiriburua. Urte horretan, Ivan III.a Handia agintean zegoela, Moskuk bereganatu zuen.

1763. urtean sute batek hiriaren zati handi bat suntsitu ostean, eta Katalina Handiaren eskutik berreraiki zuten, estilo neoklasikoan. Enperatrizaren Bidaietako Jauregia eta Jasokunde eliza dira garai hartako eraikin ikusgarrienetako batzuk. 1941. urtean Alemania Naziaren armadak hiria okupatu eta suntsiturik utzi zuen.

1931-1990 bitartean hiriaren izena Kalinin izan zen, Mikhail Kalinin agintari sobietarraren omenez.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria-ekoizpen nagusiak: ehungintza, makineria, inprimatutako materiala eta trenbideetarako gaiak eta ekipamenduak dira.

Turismoak ere indarra dauka; besteak beste, Moskutik ibilbide turistikoak datoz hirira esklusa bidez lotutako ibaiak jarraituz.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tver-en klima kontinentala dago: neguak luzeak eta nahikoa hotzak dira, eta udak laburrak eta leunak dira. Batezbeste, urtarrilean −7,4ºC-ko tenperatura izaten dute, eta uztailean 18.7ºC-koa.

Datu klimatikoak (Tver)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 9.0 8.4 17.5 27.2 33.7 34.0 37.3 38.8 30.6 24.5 13.2 9.4 38.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −4.6 −4.2 2.1 10.8 18.0 21.5 24.1 21.5 15.2 8.3 0.7 −3.5 9.2
Batez besteko tenperatura (ºC) −7.4 −7.6 -1.8 5.8 12.4 16.3 18.7 16.4 10.7 4.9 −1.8 −6.0 5.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −10.3 −11.3 −5.7 1.0 6.5 11.0 13.2 11.5 6.6 1.9 −3.7 −8.6 1.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −38.9 −37.2 −33.9 −21.1 −7.0 −0.5 2.2 −2.2 −7.0 −15.0 −27.2 −44.0 −44.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 41 36 30 33 58 78 83 76 62 64 49 43 653
Iturria: [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]