Veliko Tarnovo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Veliko Tarnovo
Велико Търново
udalerriko auzo nagusia
Collage of views of VT G.png
Veliko tarnovo flag.png Veliko-Tarnovo-coat-of-arms.svg
Administrazioa
Herrialdea Bulgaria
Oblast of BulgariaVeliko Tarnovo probintzia
Municipality of BulgariaVeliko Tarnovo Municipality
Izen ofizialaВелико Търново
Jatorrizko izenaВелико Търново
Posta kodea5000
Geografia
Koordenatuak43°4′43″N 25°37′42″E
Azalera30 km²
Altuera220 m
Demografia
Biztanleria69.110 (2019ko abenduaren 15a)
72.277 (2019ko abenduaren 15a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2020)
Dentsitatea2.303,67 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1185 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia062
Ordu eremuaEkialdeko Europako Ordua
Hiri senidetuakKrakovia, Iași, Niš, Toledo, Ohrid (en) Itzuli, Poltava, Tver, Baiona, Serres (Grezia), Sopron, Colonia Tovar (en) Itzuli, Tarxien, Tekirdağ (en) Itzuli, Asti, Bitola, Cetinje, Golden (Colorado), Karak, Menara lorategiak, Xi'an eta Zadar
MatrikulaВТ
veliko-tarnovo.bg…

Veliko Tarnovo[1] (bulgarieraz, Велико Търново; hitzez hitz, "Tarnovo Handia") Bulgariako hiria, iparraldeko kultura-gunea. Sofia hiriburutik gutxi gorabehera 250 km-ra dago. Jantra ibaiaren ertzean dago.

Traziarrek sortu zuten hiria. Goi Erdi Aroan, Bulgariako Inperioa goieneko aldian zegoenean, Veliko Tarnovo hiriburua izan zen. 1908. urteko urriaren 5ean Fernando I.a Bulgariakoak Veliko Tarnovon aldarrikatu zuen bulgariar lurralde guztien independentzia.

Hiriko jardunbide ekonomiko nagusiak turismoa eta ehungintza-industria dira.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko monumentu erakargarri batzuk:

  • Tximinoaren Etxea (1849an eraikia); aurrealdean tximino baten estatua dauka
  • Kiril eta Metodio Santuen eliza (1860an eraikia)
  • Sveti Nikola eliza
  • Samovodska Txarxija bazarra
  • Asenid monumentua (1985ean eraikia, 1185. urtean Bulgariako Erresuma sortu zela ospatzeko)
  • Sarfkina etxea (XIX. mendekoa)
  • Veliko Tarnovoko Museo Arkeologikoa
  • Nazioaren piztueraren eta Batzar Konstituziogilearen Museoa
  • Historia Modernoaren Museoa
  • Tsarevets
  • Berrogei Martirien eliza
  • Lokartzearen eliza
  • Petûr i Pavel Santuen eliza
  • Sveti Georgi eliza
  • Sveti Dimitûr eliza
  • Baldwinen Dorrea

Asenova auzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tsarevets gotorlekuaren ondoan, Asenova auzoa zegoen; han bizi ziren artisauak eta apaizak. 1913. urtean, auzoaren zati handi bat apurtu zuen lurrikara baten ondoren, auzoa hutsik geratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]