Txantiloi:2015-14 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hondarribiko Alde Zaharra Gipuzkoako Hondarribia udalerriko auzune bat da, herriaren sorrerako lekua, Hondarribiko harresiez inguratua. Eraikin dotore eta bikainez beteriko multzoa osatzen du, ondorioz Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, auzoak 1.650 biztanle zituen.

1203an Gipuzkoako Foruak lurralde honetan hiribildu titulua eman zion bigarren herria izan zen, Donostia ondoren (1202). Bertan, gertakari handi eta garrantzitsuak izan dira. Leku estrategikoan dago, eta, defentsarako sistema onak sortu eta garatu izan dituen neurrian, garrantzi handiko gotorlekua izan da. Horrek guztiak Hondarribiako berezi Alde Zaharra egiten du.

Bidasoa ibaia kontrolatzeko eraiki zuten, itxuraz, Hondarribia, 1200. urtetik aurrera Nafarroako Erresuma eta Gaztelako Erresumaren muga hantxe egon baitzegoen. Eta muga ongi gotortu nahian, Hondarribia garrantzi handiko gune militar bihurtu zuten. Hori dela eta, harresiak erabat baldintzatu du Hondarribiaren hiri bilakaera, bai Erdi Aroan eta bai Aro Modernoan.