Txantiloi:2015-2 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mundaka Bizkaiko iparraldean dagoen herria da, Euskal kostaldean eta Bermeotik hurbil kokatzen da. Busturialdea eskualdean dago, Urdaibai eta Gernikako itsasadarran.

Mundakak betidanik itsasoarekiko lotura izan du eta, ondorioz, munduari irekita egon da. Mendez mende, bertako jendea Euskal Herriko nabigazioaren protagonista izan da eta arrantzaren historian, oraindik ere, herriak Bizkaiko golkoarekin lotura estua du.

Mundakaren izenari buruzko hipotesiei erreparatuz, autore batzuk irizten diote latineko 'Munda Aqua' (ur garbia) duela iturburu. Erromatarrak, itsasgizon adituak, Gernikako itsasadarrean gora egitea eta gaur egun Mundaka den lekua aurkitzea eta okupatzea ez da oso harritzekoa.

Aspal­di‑aspal­diko erregistroetan 'Munaka' izena ageri da, hain zuzen ere, 1051an, Iñigo Lopez Ezkerrak, Bizkaiko lehen jaunak, San Millan de la Cogolla monasterioari Santa Maria eliza dohaintzan eman zionean, Munaka aipatu zuten agiri haietan.

Halaber, Mundakako dorretxetik erreskatatutako agiri baliotsuetan herriari Munaka esaten zioten.