Edukira joan

Zerrenda:Bizkaiko jaun eta andreak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaiko jaun eta andreen zerrenda» orritik birbideratua)

Hona hemen Bizkaiko jaurerriak izan dituen jaun eta andreen zerrenda:

« Bizkaiko jaunei dagokienez, hiru aro daude:

Lehenengoa, apokrifoa, Andekarekin hasi eta Zenonekin bukatzen dena; bigarrena, Zuriatarra, Zuriarengandik hasia eta haren ondorengoena, gezurretan nahasiak, nahiz eta horien artean beharbada egiazkoren bat izango den; eta hirugarrena, nabarmen benetakoak direnak.

Ez da ezaguna nor izan zen Bizkaiko lehenengo jauna.

Batzuen iritzira, Gaztelako kondeak beren balentriengatik eta bertute gizalegezko eta militarrengatik gailentzen zirenez eta beren lurraldeak Mena, Aiara eta Enkarterri osatzen zuten zenbait lurraldetaraino ere ailegatzen zirenez, bizkaitarrek Gaztelako kondeen leinuko buruzagietako batengana jo zuten eta hari eman zioen Bizkaiko jaurerria; beste bizkaitar batzuek, Durangokoek, Nafarroako erregeei eman zioten bezala.[1].

»
Estanislao Jaime LABAYRU GOIKOETXEA: Historia general del señorío de Vizcaya, Madril, 1895-1903. Ikus 2. liburukia, 1. liburua, 4. kapitulua.[2]
Fernando II.a Aragoikoak 1476ko uztailaren 30ean Gernikan foruak zin ondoren Bizkaiko Batzar Nagusien ohore jasotzen du.

Kondairazkoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lope Gartzea Salazar historialariak dioenez, Bizkaian, historikotzat jotzen direnak agertu baino lehen, bost jaun izan ziren:

  • Jaun (Lope) Zuria.
  • Munso edo Nunso Lopez (909-920),[3] aurrekoaren semea.
  • Eneko Ezkerra (920-924), aurrekoaren semea.
  • Lope II.a Eneko (924-931), Lope Diaz Ederra ezizenaz ere ezaguna, aurrekoaren semea, emaztea Gaztelan topatu zuena.
  • Antso Lopez (931-993), aurrekoaren semea.
Diego Lopez V.a Harokoaren estatua. Bizkaiko jauna eta Bilboren sortzailea izan zen.

Kondairazkoen ondoren, Gartzea Salazarrek historikoak jarri zituen beren zerrendan, lehendabizikoa Eneko Ezkerra izanik, Bizkaiko seigarren jaun eta Antsoren sasianaiatzat zuena.[4]

Haro leinuaren armarria.[5] XI. eta XIV. mendeen artean Bizkaiko jaun-andre izan ziren.

Haro leinua

Bizkaiko Jauna Agintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Eneko Lopez "Ezkerra" 1040 1077
Lope Eneko 1077 1093
Diego Lopez I.a "Zuria" 1093 1124
Lope Diaz I.a 1124 1170
Diego Lopez II.a "Zintzoa" 1170 1214
Lope Diaz II.a "Buruberoa" 1214 1236
Diego Lopez III.a 1236 1254
Lope Diaz III.a 1254 1288
Diego Lopez IV.a 1288 1289
Maria I.a, lehen agintaldia 1289 1295
Diego Lopez V.a "Arrotza" 1295 1310
Maria I.a, bigarren agintaldia 1310 1322
Joanes I.a "Begibakarra" 1322 1326
Maria I.a, hirugarren agintaldia. 1326 1333

Borgoina leinua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borgoina leinua

Bizkaiko Jauna Agintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Oharra
Alfontso XI.a 1333 1334 Gaztelako erregeak
Bizkaiko jaurerria okupatu zuen

Haro leinua

Bizkaiko Jauna Agintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Oharra
Maria II.a eta Joanes Nuñez 1334 1349 Joanes Nuñez, Larako etxekoa, Maria II.aren
jaun ezkontidetzat baino gehiago izan zen.

Lara leinua

Bizkaiko Jauna Agintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Oharra
Joanes Nuñez 1334 1350
Nuño I.a 1351 1355
Joana I.a 1355 1359 1359an Joanes Aragoiko infantea
eta Elisabet I.aren senarrak Jaurerriaz arduratu zuen.

Trastamara leinua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trastamara leinua

Bizkaiko Jauna Agintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Oharra
Tello I.a* 1355 1369? Gaztelako sasikoa, Joana I.aren senarra.
Joanes I.a** 1369? 1379 Joana Manuelen eta Henrike II.aren semea, Bizkaiko jaurerriaz jabetzen da.
Geroxeago, 1379an, Gaztelako errege izendatua da, Bizkaia koroari lotuz.

* Bizkaiko jaurerriaz jabetzeko hautagai asko aurkezten dira, gerra egoera batean. Hona hemen:

**Azken Jauna Joanes Gaztelakoa izan zen. Hil zenetik aurrera Bizkaiko jaunaren titulua hasieran Gaztelako koroari eta Karlos I.a eta gero Espainiakoari lotua izan da. Horrexegatik egungo Bizkaiko Jauna Joan Karlos I.a Espainiakoa da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jatorrizko testua, gaztelaniaz:
    En lo relativo a los señores de Bizcaya, pueden establecerse tres épocas:
    La primera, la apócrifa, que arranca de Andeca y termina en don Zenón; Segunda, la Zuriana, desde Zuría y sus sucesores envueltos en patrañas, pero entre los que quizás exista algo auténtico, y tercera, los notoriamente verdaderos.
    No se sabe quien fue el primer señor de Bizcaya.
    Algunos suponen que, como los Condes de Castilla brillaban por sus hazañas y virtudes cívicas y militares, y su jefatura llegaba hasta Mena y Ayala, y a alguna parte de lo que después fue tierra encartada de Bizcaya, y los Bizcaínos se fijarían en algún caudillo del linaje de los condes castellanos, a quien dieron el señorío, así como otros bizcaínos, los de Durango, se lo entregaron a los reyes de Nabarra.
  2. Labayruren liburuko pasarte hori, online.
  3. Lope GARTZEA SALAZAR: Istoria de las bienandanças e fortunas, XX. liburua, «Título de cómo fue don Munso López, su fijo, segundo Señor de Vizcaya».
  4. Ana María Marín Sánchez (editorea) Bienandanzas e Fortunas de Lope García de Salazar, XX. liburua.
  5. grandesp.org.uk