Txantiloi:2018-2 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bizkaia Zubia Getxoko Areeta auzoa eta Portugalete batzen dituen transbordadore zubia da. 1887 eta 1893 artean eraiki zen, ekimen pribatu baten ondorioz. 1893ko uztailaren 28an ireki zen, mota horretako munduko zubien artean lehenengoa.

2006ko uztailaren 13an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Euskal Herriko eraikin indibidual bakarra da kategoria horretan, eta Espainiako Gizateriaren Ondare diren eraikin guztien artean, Industria Iraultzari lotuta dagoen bakarra. UNESCOren arabera, adibidea izan zen munduan eraiki ziren beste antzeko zubiak egiterako garaian, eta altzairuzko kableen erabilerak arkitektura metalikoan Industria Iraultzako eraikinik interesgarrienen artean dago.