Txantiloi:Gertaerak/9/8
Appearance
- 1636 - Harvard Unibertsitatea (irudian) sortu zen Estatu Batuetan, hasieran New College izena hartu arren.
- 1900 - 6.000 pertsona baino gehiago hil ziren Texasen (AEB) urakan baten ondorioz.
- 1944 - Bigarren Mundu Gerra: lehenengo V2 misila bota zuten Britainia Handian.
- 1951 - AEBek eta Japoniak elkarrekiko bake eta segurtasun akordioak sinatu zituzten.
- 1991 - Mazedoniak Jugoslaviarekiko independentzia proklamatu zuen.
- 2015 - Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean James Joyce irlandar idazlearen Ulises eleberriaren euskarazko lehenbiziko itzulpena aurkeztu zen, Xabier Olarra itzultzaile eta idazleak egina.