Txato Olabarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txato Olabarri
Bizitza
JaiotzaArrigorriaga, ?
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaZizurkil1936ko irailaren 18a
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza

Txato Olabarri —jatorrizko izena: Klaudio Olabarri— (Arrigorriaga, Bizkaia, ? - Zarateko benta, Zizurkil-Aia, Gipuzkoa, 1936ko irailaren 18a[1]) Eusko Abertzale Ekintzako (EAE/ANV) kidea eta eusko gudaria izan zen, Espainiako Gerra Zibilean hil zen alderdi horretako lehen eusko gudaria, oso sona handikoa bere alderdian eta jaioterrian. Haren omenez, Eusko Gudarosteko 6. batailoiari Olabarri batailoia izena jarri zioten. Era berean, haren omenez Eusko Abertzale Ekintzak monolito bat eraiki zuen Aritxulegin, eta urtero, Gudari Egunean, omenaldia eskaintzen die hari eta borrokan hildako Euskal Herriko ezker abertzaleko gainerako militanteei.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]