Edukira joan

Txernihiveko Printzerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txernihiveko Printzerria
Geografia
HiriburuaTxernihiv
51°29′38″N 31°17′41″E
KontinenteaEuropa
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Historia
Sorrera data: 988
Bestelako informazioa

Txernihiveko Printzerria (antzinako ekialdeko eslavieraz: Чєрниговскоє кънѧжьство, ukraineraz: Чернігівське князівство, errusieraz: Черниговское княжество) ekialdeko eslaviar zaharren Erdi Aroko printzerria izan zen, Kieveko Rusa osatuko zuen printzerrietako bat izan zena.[1]

Txernigoveko printzerriaren zatirik handiena Dnieper ibaiaren ezkerraldean zegoen, Desna eta Seim ibaien arroetan. Ustez, severiarren tribu eslaviarrak populatu zuen gehienbat, eta polaniarrek zati batean. Geroago, printzerria erradimitxeen, viatitxeen eta dregovitxeen lurretara hedatu zen. Hiriburua Txernihiv hiria izan zen. Beste hiri garrantzitsu batzuk, besteak beste, Novhorod-Siverskyi, Starodub, Briansk, Putivl, Kursk, Liubetx, Hlukhiv, Txetxersk, Homel, Belgorod, Vyr, etab izan ziren. Printzerriaren eragina urrun iritsi zen, bai iparraldean (Murom-Riazan), bai hego-ekialdean (Tmutarakango Printzerria).

Nestorreko Kronikaren arabera, XI. mendea baino lehen, antzinako tribu lokal eta Kievetik izendaturiko voivodek gobernatzen zuten Printzerria. Kieveko Printze Handiak herritarrei zergak biltzeko, prozesu judizialak kudeatzeko eta lurraldea kanpoko etsaiengandik defendatzeko voivodak izendatzen zituen. 1024 eta 1036 urteen artean, Txernigoveko printzerria Vladimiro Handiaren seme Mstislaven administraziora pasa zen, Tmutarakan hiritik iritsi zena. Jaroslav Jakintsuarekin batera, Kieveko Rus-a gobernatu zuen, eta Txernigov hiria Ruseko administrazio-zentro garrantzitsuenetakotzat ezarri zuten. Mstislav hil ondoren, Txernigov Kieveko Rusean sartu zuten.

Jaroslav Jakintsuaren ondoren, Txernigoveko printzerria Sviatoslav semeerengana igaro zen, Txernigoveko ruriktar adarra sortu zuena. Jaroslovitarrekin zuten gerra zibilean, Txernigov Sviatoslav eta Vsevoloden semeen artean borrokatu zen. Soilik Liubetxeko Kontseiluaren erabakiz (1097) Sviatoslaven semeek- Olehek, Davidek eta bere ondorengoek- azkenean Printzerria bere familiarentzat ziurtatu zuten.

Garai hartan, Txernihiveko printzerria hiru zatitan banatu zen: Txernihiv bera, Novhorod-Siverskyi, eta Murom-Riazan; Tmutarakan, berriz, urrun izanda ere, sarritan bere eraginpean izan zen, baina, azkenik, galdu egin zuten. Murom eta, geroago, Riazan Txernigoven eraginetik urrunduz joan ziren, denbora puska baten ondoren, Vladimir-Suzdalgo Printzerriaren eraginpean erori ziren. Hala ere, Txernigoveko printzearen eragina indartsu mantendu zen, eta Kieveko Printze Handia titulua mantendu zuen denboraldi batez. Txernihiven ruriktar adarreko printzeek XI. mendetik XIII. mendera gobernatu zuten Kieven.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Fennell, J.. (2014). The Crisis of Medieval Russia 1200–1304. in: Longman History of Russia. Taylor & Francis, 17 or. ISBN 978-1-317-87314-3..
  2. Dimnik, Martin. The Dynasty of Chernigov - 1146-1246. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]