Vladimir I.a Kievekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vladimir I.a Kievekoa
Владимир царь Киев Праздничная минея 1619.JPG
Grand Prince of Kiev

980ko ekainak 11 - 1015eko uztailak 15
Yaropolk I of Kiev - Sviatopolk I of Kiev
Bizitza
Jaiotza Kiev958
Heriotza Berestove1015eko uztailaren 15a (56/57 urte)
Hobiratze lekua Church of the Tithes
Familia
Aita Sviatoslav I.a Kievekoa
Ama Malusha
Ezkontidea(k) Olava
Anna Porphyrogenita
Malfrida
Rogneda of Polotsk  (979 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Rurik dynasty
Hezkuntza
Hizkuntzak Old East Slavica
Lanbidea
Lanbidea monarka
Sinesmenak
Erlijioa kristautasuna
Vladimir I.a Kievekoa

Vladimir I.a Kievekoa (ukraineraz, Володимир Святославич; errusieraz, Владимир I Святославич) Vladimir I.a Handia edo Vladimir Santua ere deitua (958 - 1015eko uztailaren 15a), Novgorodeko printze (970) eta Kieveko printze handia (980-1015) izan zen. Kristautasunera bihurtu zen 988an, eta Kieveko Rusaren kristautzea abiatu zuen. Sviatoslav I.a printzearen semea zen.

Erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Printzerriko erregeorde zela, Vladimir-ek jarraitu zuen bere eremuak hedatzen. 981ean, gaur egungo Galitzian kokatutako hainbat hiri konkistatu zituen; 983an, Lituania eta Polonia bitartean dagoen lurraldearen kontrola hartu zuen, eta, gainera, bere erresumaren inguruan, kolonia eta gotorleku asko eraiki zituen.

Nahiz eta kristautasunak jarraitzaile asko irabaziak zituen, Vladimir-ek pagano izaten segitu zuen, eta emazte asko eta 800 ohelagun izateraino iritsi zen.

988an, Basilio II.aren arrebarekin ezkontzeko tratuan ibili zen. Printzesa greziar baten eta pagano baten arteko lehen ezkontza izan zen; horretarako, Vladimir, ezkondu aurretik bataiatu egin zuten. Bataioak eta ezkontzak aldaketa handiak eragin zituen haren izaeran. Kievera itzultzean, monumentu pagano guztiak eraitsarazi zituen, eta eliza ugari eraiki zituen. Hala ere, bada Vladimir-en konbertsioari buruzko beste bertsiorik ere.

Berestovon, Kievetik gertu, hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir I.a Kievekoa Aldatu lotura Wikidatan