Jaroslav I.a Kievekoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jaroslav I.a Kievekoa
Jaroslav I.a Kievekoa

Kieveko Rusako Printze Handia
1019 – 1054
Aurrekoa Sviatopolk I.a Kievekoa
Ondorengoa Iziaslav I.a Kievekoa
Dinastia Rurik

Jaiotza ~978
Heriotza 1054ko otsailaren 20
Vixhorod
Ezkontidea Ingegerd Olofsdotter
Senideak Aita: Vladimir I.a Kievekoa
Ama: Rogneda Polotskekoa

Jaroslav I.a Kievekoa, Jaroslav Jakintsua ere deitua (978 aldean - Vixhorod, gaur egun Kieveko oblasta, Ukraina, 1054ko otsailaren 20a), Novgorodeko printzea 1015-1019 urteetan eta Kieveko lehen-printzea 1019-1054 urteetan izan zen.

Vladimir handiaren semea zen eta bere anaia Sviatopolk menderatu ondoren nagusi geratu zen Kieven. Jaroslaven garaian iritsi zuen Kieveko printzerriak bere gorena: Baltiko aldeko lurraldeetara zabaldu zen, eta guztiz edertu zen Kiev hiria. Jaroslavek harreman asko izan zituen Europako mendebaldeko erresumekin, eta Errusiako inperioaren lehen lege kode idatzia eman zuen. Erreinuaren oinordekotzarako utzi zuen legea, ordea, borroka ugariren iturri bihurtu zen ondoko mendeetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaroslav I.a Kievekoa Aldatu lotura Wikidatan