Txernihiveko bonbardaketa
Txernihiveko bonbardaketa | |||
---|---|---|---|
| |||
Mota | Aire-erasoa | ||
Honen parte da | Txernihiveko setioa (Ukrainako inbasioa) | ||
Data | 2022ko martxoaren 3a (12:15 PM) | ||
Kokaleku | Txernihiv, Txernihiv Oblasta (Ukraina) | ||
Herrialdea | Ukraina | ||
Parte-hartzaileak | |||
Pertsona hilak | 47[1] | ||
Pertsona zaurituak | 18[2] | ||
Erantzule | Errusia | ||
Txernihiveko bonbardaketa Errusiaren 2022ko inbasioaren zati izan zen Txernihiv hiriaren setioan, Ukrainan, gertatutako bonbardaketa bat da, non 47 pertsona hil ziren hiriaren aurka egindako aire-erasoen ondorioz.[1] Amnistia Internazionalak eta Human Rights Watchek gerra-krimentzat jo zuen erasoa.[3][4]
Erasoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko martxoaren 3an, eguerdiko 12:00ak aldera (UTC+2), gidatu-gabeko sei aire-bonba erori ziren Txernihiv hiriko bizitegi-gune baten gainean,[5] Viacheslava Chornovola eta Kruhova kaleek osatutako hiruki itxurako plaza publiko batean (51,5001°N, 31,2791°E). Amnistia Internazionalak egindako analisiaren arabera, gutxienez zortzi bonba erori ziren. Ivana Bohuna kalean bizi den lekuko batek, Alinak, karga-burrunba bat entzun zuen bonbek eztanda egin aurretik.[3]
Erasoaren bideo-irudiak kotxe baten aurreko paneleko kamera batek grabatu zuen –ingelesez, dashcam modura ezaguna den kamara baten bidez–. Filmak sei misilen erorketa eta leherketa bat erakusten du. Beste komunikabideetan bestelako irudi batzuk argitaratu ziren ere, non biktimen gorpuak erakusten ziren, bai eta bizirik atera eta ohatiletan eramaten zituztenak, misilek jotako apartamentu-multzo nagusian sua itzaltzen saiatzen ari ziren suhiltzaileak, eta auto zein zuhaitzak sutan. Viatxeslav Txaus-ek, bertako gobernadoreak, kazetariei esan zien bi eskola harrapatu zituztela ere misilek.[5]
Victoria Spartz kongresista ukrainarrak (IN-R) kazetariei esan zien bere amona inguruko eraikin batean bizi zela eta leiho guztiak suntsituta geratu zirela.[6]
Biktimak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bonbek batez ere ogia erosteko ilaran zeuden pertsonak hil zituzten. Yulia Matvienko ere Ivana Bohuna kalean bizi zena eta bizirik atera zen atentatutik, buruan zauri bat zuela biziraun zuen. Yuliaren hiru seme-alabak onik atera ziren, baina hondakinen artetik arrastaka atera behar izan zuten leherketaren ondoren.[3] Tokiko larrialdi-zerbitzuek adierazi zutenez, 38 gizon eta 9 emakume hil ziren atentatuaren ondorioz, bai eta eta 18 zauriturik bukatu zuten.[5]
Ikerketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amnistia Internazionalak ezin izan zuen identifikatu hurbileko helburu militar legitimoa, eta, beraz, erasoa 2022ko Ukrainako inbasioko barneko gerra krimentzat jo zuen.[3] Human Rights Watchek (HRW), era berean, ez zuen aurkitu frogarik "helburu [militar] esanguratsurik" zegoenik elkargunean edo handik gertu erasoa gertatu zenean, eta, beraz, "nahita edo zuhurtziarik gabe egindako eraso bereizi gabea izan zela". HRWk eskatu zuen Nazioarteko Zigor Gortearen ikerketa Ukrainan zein Nazio Batuen Ikerketa Batzordeak gerra-krimena gertatu zen ala ez erabaki zezaten, bai eta arduradunei kontuak eskatzea. HRWren ikerketan, telefono-elkarrizketak egin ziren hiru lekukorekin eta Txernihiveko beste bi bizilagunekin, bai eta 22 bideo eta 12 argazki aztertu ere. HRWk elkarrizketatutako lekukoek adierazi zutenez, ez zuten auzoan helburu edo operazio militarrik zegoen berririk.[4]
500 kilogramoko bonba bat zuen bonba-krater bat aurkitu zuten, Errusiak inbasioan erabilitako FAB-500 bonbekin bat etor daitekeena, Amnistia Internazionalaren arabera.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Reuters. (2022-03-04). «Death toll from Russian air strikes on Chernihiv city rises to 47, local authorities say» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
- ↑ https://www.timesofisrael.com/liveblog_entry/footage-shows-aftermath-of-russian-shelling-of-ukrainian-city-of-chernihiv/
- ↑ a b c d e (Ingelesez) «Ukraine: Russian ‘dumb bomb’ air strike killed civilians in Chernihiv – new investigation and testimony» Amnesty International 2022-03-09 (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
- ↑ a b (Ingelesez) «Ukraine: Russian Air-Dropped Bombs Hit Residential Area» Human Rights Watch 2022-03-10 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- ↑ a b c «Ukraine: Dashcam captures moment airstrike hits Chernihiv block of flats as 47 people killed | The Independent» web.archive.org 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- ↑ (Ingelesez) Archive, View Author; feed, Get author RSS. (2022-03-03). «Dashcam shows flurry of rockets in Chernihiv, Ukraine, that killed at least 33» New York Post (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).