Txernihiveko oblasta
| Txernihiveko oblasta Чернігівська область | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Hiriburua | Txernihiv |
| Geografia | |
| Azalera | 31865[1] km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 1138744[1] biztanle (2008) |
| Dentsitatea | bizt/km² |
| Bestelako informazioa | |
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera |
| www.chernigivstat.gov.ua/ | |
Txernihiveko oblasta (ukraineraz: Чернігівська область, translit. Chernihivs’ka oblast’) Ukrainako iparraldeko oblasta da. Ekialdean Sumyko oblastarekin du muga, hegoaldean Poltavako oblastarekin, mendebaldean Kieveko oblastarekin, ipar-mendebaldean Bielorrusiako Homelgo oblastarekin eta ipar-ekialdean Errusiako Briansk oblastarekin. 31.865 km²ko azalera du eta 2008an 1.138.744 biztanle zituen[1]. Hiriburua Txernihiv da.
Desna ibaiak ipar-ekialdetik hego-mendebaldera zeharkatzen du eskualdea.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazal produktu nagusiak patata, azukre-erremolatxa, lihoa, fruituak eta barazkiak dira. Industria oso garaturik dago: elikagaien prozesamendua, kontsumoko artikuluen produkzioa, petrolio ateratzea, makinagintza (nekazal makineria, elikagaiak prozesatzeko tresneria) eta papergintza[2].
Lurralde honetan dago Txernobylgo hondamendia gertatu ostean eraiki zuten Slavutych hiria, ondorioak jasan zituzten biztanleak bertan jaso eta babesteko egindakoa.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txernihiveko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko populazioa[3]):
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 Ukrainako oblastak World-gazetteer.com
- ↑ Chernigov oblast, Ukraine (Chernihiv) Ukrainetrek.com
- ↑ Txernihiveko oblasteko hiriak World-gazetteer.com