Txikipedia:Addis Abeba

Wikipedia, Entziklopedia askea

Addis Abeba Etiopiako hiriburua da, herrialdeko hiri garrantzitsuena da merkataritza eta industria arloetan. Addis Abebak, euskaraz “Lore berria”k esan nahi du. 3.384.569 biztanle dauzka.

Addis Abebak klima tropikala du, 2.300 m-ko garaiera eta urteko prezipitazioak 1.150 mm dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Addis abeba argazkia
Addis abeba argazkia

Hiria 1887an sortu zuen Menelik II.a enperadoreak, ur termalak aurkitutako toki batean, eta horregatik eman zioten Addis Abeba izena. Hiria bera sortu aurretik, bertakoen kolonia txikiak bizi ziren inguru horretan. 1936-an Italiaren inbasio bat egon zen, eta Addis Abeba pasa sen deitzera Ekialdeko Afrika Italiarra. Urte batzuk pasa eta, Etiopiako eta Britaniako armadak elkartu zirenean, kanporatu zituzten italiarrak. Etiopia eta Eritreako gerraren ondoren, herrialdeak hazkunde handia izan du jasotzen dituen etorkinen ondorioz. Adís Abebako zentro ekonomiko importanteena “Merkato” da, “Merkato” merkatu bat da, Afrikako merkatu handiena.

Bisitatzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Addis Abeba Etiopiako industria eta ekonomia gunerik handiena izateaz gain, bizitza kultural askotarikoa duen hiria da. De Gaulle Piazzan eta inguruko kaleetan, italiarren okupazio-garaiko eraikinak ikusten ahal dira, nahiz eta gehienak nahiko hondatuta egon. Biztanle gehienak kristauak izanik, hirian eliza ugari dago. Gomendagarrienak Bet Georgis Katedrala,  Siddist Selassie katedrala eta  Medhane Alem Katedrala dira. Hiria inguratzen duten mendiek Entoto muinoa osatzen dute.

Pertsona famatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meseret Defar Addis abebako kirolaria

Etiopiako pertsona famatuenetako bat Meseret Defar da. Bi aldiz izan zen 5.000 metroetako txapeldun olinpikoa 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan eta 2012an Londresen, eta brontzezko domina bat lortu zuen 2008an Pekinen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Adís Abeba. 2023-11-11 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).