Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1982ko abenduaren 10a
Zaldibia
🔨
Lanbidea
aktore
📷
Argazkiak
ikusi
Aitziber Garmendia, 2017an

Aitziber Garmendia Mendizabal aktore eta umorista gipuzkoar bat da. Zaldibian jaio zen, 1982. urteko abenduaren 10ean.

Nola hasi zen antzerkigintzan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitziber Garmendiak ikastolan eginiko lan batekin izan zuen lehenengo esperientzia antzerki munduan. Momentu horretan ohartu zen atzerkia gustatzen zitzaiola.

Hamahiru urte zituela hasi zen aktore lanak egiten Beasaingo antzerki talde batean. Izatez, Beasaingo antzerki eskolan sartzeko, beharrezkoa zen hamabost urte izatea, baina Garmendiak hamahiru urte zituenez gezurra esan zuen eskolan sartu ahal izateko.

Geroago, 15 urte zituela, Arte Eszenikoak ikasten hasi zen Donostiako TAE eskolan eta 18 urte zituela diplomatu zen.

Bestalde, 2008. urtean, Zuzenbidean lizentziatu zen.

Antzerkian, Dario Fo idazle eta antzerkigilearen Hitz egin dezagun sexuaz izan zen antzeztu zuen lehendabiziko lana.

Garmendia ETB1eko Martin telesailarekin bilakatu zen ezagun.

Gure kasa izeneko telebista saioan ere parte hartu du; bertan, pertsonaia ezberdinak antzezten ditu, hala nola, Zuriñe edo Virginia. Pertsonaia horien bidez, Garmendiak umorea jartzen dio programari. Telesaio horretan, Julen eta Antton Telleria anaiekin aritu da lanean.

Aitziber Garmendia


Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baginaren bakarrizketak

Aitziber Garmendiak, atzerkiaz gain, telebistan (aktore eta aurkezle lanetan) eta zineman ere lan egin izan du bere ibilbidean zehar.

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hitz egin dezagun sexuaz
  • Historias terraterrestres
  • Irrikitan
  • Xomorroak
  • La domadora de fieras
  • Mujeres en sus camas
  • Emakumeak izarapean
  • Baginaren bakarrizketak
  • Arrainen bazka
  • Wilt
  • Kafka eta panpina bidaiaria
  • Moko zorrotza
  • Txanogorritxu eta otso emera'v
  • Loosers

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide profesionalean, Aitziber Garmendiak honako bi sari hauek irabazi ditu:

  • 2011. urtean Aktore Onenari Pantalla de Cristal saria.
  • 2013. urtean Taldeko emakumezko aktore onenaren Mi Butaquita saria.