Txikipedia:Aizkora proba
Aizkora proba edo aizkolaritza herri kirol mota bat da. Lehiaketa honetan, parte-hartzaileek aizkora batekin moztu behar dute enborrak ahalik eta denbora laburrenean, banaka, bikoteka edo taldean lehiatuz. Enborrak zutik edo etzanda egon daitezke. Kirolariak aizkolaria du izena eta, apustuetan, bi laguntzaile ditu: "erakuslea", non jo adierazten diona, eta "botileroa". Hala ere, txapelketetan, aizkolariak laguntzailerik gabe lehiatzen dira.
Egurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aizkora probetan gehienetan pago enborrak mozten dituzte. Enborren neurria ontzetan adierazten da.
Zirkunferentzia
ontzatan |
Zirkunferentzia
metrotan |
Diametroa
cm-tan |
Izena |
36 | 0,835 | 26,6 | oinbetekoa |
45 | 1,043 | 32,2 | |
54 | 1,252 | 39,8 | kanaerdikoa |
60 | 1,391 | 44,3 | |
72 | 1,669 | 53,1 | oinbikoa |
80 | 1,855 | 59,0 | |
108 | 2,504 | 79,7 | kanakoa |
110 | 2,550 |
Aizkora[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1976ko azaroaren 28an munduko aizkolarien arteko txapelketa jokatu zen Donostian[1]. Australiarrak nagusitu ziren eta garbi geratu zen australiar aizkora Euskal Herrikoa baino askoz hobea zela.
Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aizkora lehiaketak baso-langileen arteko desafio gisa hasi ziren. Lehen aipamen idatzia 1802koa da, Hernanin. XIX. mendearen amaieratik aurrera, euskal abertzaletasunak herri jaietan kirol hauek bultzatu zituen. Bi aizkolari aipagarri izan ziren Beizamako Pedro María Otaño "Santa Agueda" eta Azpeitiako Jose Martín Goenaga Odriozola "Atxumarria".1903an egindako apustu famatuak milaka ikusle erakarri baitzituen Azpeitian.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «1976ko Donostiako Munduko Txapelketa ekarri du gogora Lawrence O Toolek» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).