Wikipedia, Entziklopedia askea


Amilotz Urdina (Cyanistes caeruleus)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amilotz Urdinaren argazki bat

Euskal Herriko txori deigarrienetako bat da. Hiru kolore desberdinez osatua dago bere gorputza, hegoak, isatsa eta burua urdinak ditu, masailak zuriak eta paparra berdexka. Kolore hauengatik eta bere kantu politagatik oso erraza da identifikatzea. Hanka bereziak ditu, adarraren gainean tente zein buruz bera jartzeko gaitasuna du eta hankak okertu ahal ditu.

Amilotx urdinaren harrapari nagusiak urubia eta hontz ertaina dira.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau Europan eta Asian zabalduta dago, eta zuhaitzik gabeko eremuak ekiditen ditu. Euskal Herrian, txori hau ikustea ohikoa izan arren, azken urteetan interes bereziko espezietzat jotzen da. Euskal Herrikoak sedentarioak dira, hau da, ez dute migratzen eta oso gutxi aldentzen dira jaiotako lurretatik. Hala ere, Iberiar penintsulan Europa erdialdetik eta Eskandinaviatik iritsitako amilotx urdinak harrapatu izan dira.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Espezie hau gure erruz desagertu ahal da, gizakiok basoak suntsitzen ditugulako eta intsektizida toxikoak botatzen ditugulako. Horregatik garrantzitsua da natura ondo zaintzea.

Intsektuz eta armiarmaz elikatzen da nagusiki, baina fruituak eta haziak ere jaten ditu. Koleopteroak (kakalardoak) ere jaten dituzte eta normalean zuhaitzen adaburuetan elikatzen dira.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero errunaldi bat izaten dute, batez beste 10 arrautza jartzen dituzte. Emeak kabia egiten du eta gero bi gurasoen artean txori txikiak elikatzen dituzte. Hiru astera hegan egiteko gai dira.


      Entzun!

   Ba al dakizu   
Neguan gure hirietan bizirauteko oso egokia da bazkalekuak instalatzea parkeetan, lorategietan eta abar. Horrela, haziak eta fruitu lehorrak eskaintzen dizkiegu eta laguntzen diegu hobeto elikatzen neguan zehar. Baina gogoratu! udaberria heltzearekin batera zomorroak harrapatzen hasiko dira eta bazkalekuak kendu behar dira. Bideo honetan amilotx urdina bazkalekutik jaten ikusi ahal duzu