Txikipedia:Arabia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabiaren mapa mundi
Arabiar penintsula mapa mundian kokaturik.


Arabia edo Arabiar penintsula hego-mendebaldeko Asiako penintsula zabala da, hiru itsasoren artean dagoena: Persiar golkoa du ekialdean, Indiako ozeanoa hegoaldean eta Itsaso Gorria mendebaldean. 3.237.500 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2014an 77.983.936 biztanle zituen. Arabiar Penintsula mundu osoko penintsularik handiena da.[1]

Arabiar penintsulako herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsula osatzen duten herrialdeak hauek dira: Kuwait, Qatar eta Arabiar Emirerri Batuak ekialdean, Oman hego-ekialdean, Yemen hegoaldean eta Saudi Arabia erdialdean. Bahraingo uharte-herrialdea penintsulako ekialdeko kostaldearen ondoan dago.

Arabiako penintsulan kokatuak diren herrialdeak
Arabiako penintsulan kokatuak diren herrialdeak

Saudi Arabiako Erresumak penintsularen zatirik handiena hartzen du. Penintsulako biztanle gehienak Saudi Arabian eta Yemenen bizi dira. [1]

Arabiako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meccako hiriaren irudirik ezagunena. Musulmandarren peregrinazio lekua.
Meccako hiriaren irudirik ezagunena. Musulmandarren peregrinazio lekua.

Hamar hiririk populatuenak hauek dira: [1]

Pos. Hiria Biztanleria
1 KSA Riyadh 7.231.447
2 KSA Jeddah 4.610.176
3 UAE Dubai 3.331.420
4 KUW Kuwait Hiria 3.114.553
5 YEM Sanaa 2.972.988
6 KSA Mecca 2.042.106
7 UAE Sharjah 1.684.649
8 OMA Muscat 1.549.729
9 KSA Medina 1.488.782
10 UAE Abu Dhabi 1.482.816
Arabiako hiri populatuenak

Petroleoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsulan munduko petrolio erreserbarik handienak daude. Saudi Arabia eta EAUak eskualdeko aberatsenak dira ekonomikoki, neurri handi batean petrolio eta gas naturalaren erreserbei esker.[1]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabian nagusiki klima desertikoa da. Tenperatura minimoak 9º eta maximoak 43º tartean izan ohi dira. Batezbesteko tenperatura 28º-koa da.[2]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabian hizkuntza txiki asko hitz egiten dira. Esaterako, penintsularen eremu handiena hartzen duen Saudi Arabian hizkuntza ofiziala Arabiarra da. Arabiarra, Saudi Arabiako %84-ak (32.000.000 pertsonak) hitz egiten du.[3]

Landareria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dondiego de Noche
Dondiego de Noche

Arabiar penintsulako landareriaren zenbait adibide:

- Dondiego de noche

- Mitxoleta basatia

- Aloe vera

- Olibondoa

- Ojo de buey

- Cilantro

- Palo verde

- Campanilla[4]

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabiako Caracala.
Arabiako Caracala.

Arabiar penintsulako faunaren lagin bat:

-Basamortuko katua

-Arabiako Orixa

-Caracala

-Arabiar otsoa

- Basamortuko trikuaErizo del desierto

Monumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jeddah Torrea
    Jeddah Torrea
  • La Mecca
  • Al madinah
  • Mada'in Salih
  • Yanbu
  • Tabuk
  • Jeddah

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabiar herrietako janari tipiko batzuk hauek dira: [5]

  • Hininy.
  • Madfoon.
  • Mandi.
  • Jareesh
  • Kabsa.
  • Mitazeez
  • Markook.
  • Aseedah.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Arabia. 2023-11-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  2. (Gaztelaniaz) Desierto de Arabia. 2022-10-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  3. (Gaztelaniaz) Lenguas de Arabia Saudita. 2021-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  4. (Gaztelaniaz) Geografía de Arabia Saudita. 2023-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  5. (Gaztelaniaz) Gastronomía árabe. 2023-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).