Txikipedia:Ardantzabide auzoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ardantzabide auzoa Zumaiako(Gipuzkoa) udalerrian dagoen auzoa da. Zumaian eraldaketa gehien izan dituen auzoetariko bat da. Urteak pasa ahala ardantzabide auzoa berrikuntzak egiten eta ingurumena eraldatzen joan da.

XX. mendearen lehen erdialdean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean nekazarientzak eta merkatarientzat soilik zen inguru hau. Baratz ugari zituen eta lur aproposa zen nekazarientzak beraien animaliak bertan izateko. Gehien landatzen ziren barazkiak; letxugak, tomateak, piperrak eta babarrunak ziren. Animalietan, ugarienak behiak, ardiak, ahuntzak, eta zaldiak ziren. Haiei esker, lortutako esnea, gazta nahiz okela merkatuan saltzen zituzten barazkiekin batera. Merkatua, gaur egungo Ardantzabide auzoko etxeak dauden lekuan kokatzen zen. Merkatua, postu eta denda txikiz osatutako leku publiko bat zen. Bertan Zumaiako herritarrak elkartzen ziren produktu freskoak erosteko eta hitz egiteko. Horrez gain, arrantzaleak arrantzatutako arrainak ere saltzen ziren; olagarroa Zumaian oso ospetsua izan da betidanik. Gaur egun lurra dena, lehen ura zen. Antzina itsasoaren adar bat kokatzen zen gaur auzoa dagoen tokian. XIII. mendetik aurrera marea errota bat dokumentaturik dago gaur egun eliza dagoen azpian. 1880. hamarkadara arte iraun zuen errotak. XX. mendearen lehen erdialdean oraindik ere erreka bazegoen eta txalupak izaten ziren ertzetan.

XXI. mendearen hasieran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendearen hasieran ingurunea urbanizatu egin zen. Kalea luzatu zen eta inguruan eraikin berriak altxatu ziren. Kalearen amaieran errotonda bat dago.