Wikipedia, Entziklopedia askea


Arrano Txikia

Arrano txiki (Aquila pennata edo Hieraeetus pennatus) accipitridae familiako hegazti harraparia da eta Hieraaetus generokoa da

Describapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru kolorazio fase ditu: argia, iluna eta tartekoa (arraroa); ohikoenak argiak dira. Fase argiak, azpialdeko luma estalgarriak, zuriak eta puntu beltzez zipriztinduak ditu.

Arrak lirainagoak eta finagoak dira, eta tartso argal eta luzeagoak dituzte; honek enarak, sorbeltzak, sugandilak... ehizatzeko aukera ematen die. Emeak astunagoak direnez harrapakin handiagoak dituzte: untxiak... 110-135 cm-ko hego-zabalera eta 40-55 cm-ko luzera dute, eta emeek 700 g inguru pisatzen dute eta arrek 1000 g inguru.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dieta, oro har, hegazti, narrasti eta ugaztunetan oinarritzen da, baina intsektuak ere ager daitezke. Iberiar penintsulan aurkitzen den kokapenaren arabera, aurrekoen proportzioak aldatzen dira. Gereziondo eta olibondo ugariko ingurutan nekazariei kalteak eragiten dizkien hainbat espezie ehizatzen ditu: zozoa, arabazozoa, enara, korbidoak... Habitat degradatuetan untxia ez den beste espezie batzuk ehizatzera espezializatu da, eta ondorioz bere populazioak beste harrapari batzuenak (zapelatz, aztore, miru gorri...) baino konstanteago mantendu dira.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu mailan Europa hego-mendebaldetik eta Afrika ipar-mendebaldetik hasi eta Asia erdialderaino orban ugaritan banatzen da. Afrikan, Sahara hegoaldean, Asia hegoaldean, eta bereziki Indian ibernatzen du. Berezitasun gisa, Lurmutur probintzian Hegoafrika eta Namibian ere ugaltzen da.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrano txikiaren kasuan, habia egiten duen eta defendatzen duen lekuaren eta ehizarako erabiltzen duen lekuaren artean bereizi behar da. Umatze-areari dagokionez ezin da basoko espezie tipikoa denik esan. Iberiar penintsulan baso-habitat mota askotan agertzen da, baina paisaia mosaikoa izateko baldintzarekin.