Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikipedia:Ehunzangoa» orritik birbideratua)

Chilopoda

   Ba al dakizu   
Ehunzangoaren bizilekua:

Mundu osoan bizi dira, inguru artikotik basamortuetara. Klima aldetik, hezetasun handiko tokietan egoten dira, gorputzetik ur kantitate asko galtzen dutelako.

Euskal herrian, gehienbat non kokatzen dira ehunzangoak

Ehunzangoak animalia artropodoak dira, hau da, ez daukate kanpo hezurdurak eta gorputza banatuta dute. Gainera, myirapoda taldekoak dira, hau da, bi atalez osatutako gorputza dute: burua eta enborra; enborra luzea da eta segmentu askok eta hanka pare ugarik osatzen dute. 17.000 miriapoda espezie daude munduan.

Euskal Herriko leku askotan aurkitu dezakegu ehunzangoa, zehazki mapan irudikatuta agertzen diren lekuetan.

Nolakoa da haien gorputza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz luzea eta laua dute, 21 segmentuz osatutakoa eta bakoitzaren bi aldeetan zangoak dituzte. 30cm-ko luzera izan dezakete, eta azala berritzeko eta aurrekoa askatzeko, mudak egiten dituzte. Buruan, bi antena eta begi dituzte. Ehunzangoen 3.300 espezie baino gehiago ezagutzen dira. Animalia hauen berezitasun nagusia zango kopurua handia dutela da.

NOLA ARNASTEN DUTE?

Trakeen bitartez arnasten dute.


Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehunzangoaren ugalketa prozesua.

Ehunzangoen Ugalketa prozesuan ez dago kopularik. Ehunzango arrak bere espermatozoidea oihal batean uzten du, emea hartzeko. Toki epeletan arrautzak erruteko garaia uda eta udaberria dira, baina klima tropikalean eta subtropikaletan ez dago garai konkreturik, urte osoan zehar erruten dituzte.

Ehunzango espezie batzuk lurrean egiten dituzten zuloetan uzten dituzte arrautzak; gero, estali eta bertan behera uzten dituzte. Normalean, 10-50 arrautza erruten dituzte, baina arrautza horiek ez daukate garatzeko epe zehatzik. Aldiz, beste espezie batzuek 15-60 arrautza erruten dituzte, lurrean edo egurrean egindako hobi edo zulo batean. Emeak arrautzak zaintzen eta miazkatzen ditu onddorik ez sortzeko. Beste espezie batzuk etortzea eta emeak alde egitea gerta daiteke; hori gertatuz gero, beste animalia batzuen arrautzak edo kumeak jango ditu.

Ehunzangoen zango pozoitsuak.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehunzangoak harrapariak dira; beraz, hainbat ornogabez elikatzen dira, hala nola, intsektuak, zizareak, araknidoak eta barraskiloak. Haien harrapakinak harrapatzeko, ahoan dituzten eranskin pozoitsuez baliatzen dira. Ehunzango handiagoek ornogabe handiagoak eta ornodun txikiak harrapa ditzakete: adibidez, sugandilak eta saguzarrak. Baina ehunzango espezie batzuk (milazangoak) orojaleak dira eta landerak jan ditzakete.

Sailkapen zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia ornogabeak
   Ba al dakizu   
Kontuz ibili!

Ehunzango espezie batzuk ukitzea kaltegarria izan daiteke. Animalia pozoitsuak dira, haien hasierako zangoak pozoiez beteta dauzkate aurreko hankak, beste animaliengandik babesteko.