Txikipedia:Asteasu
Appearance
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 1.546 |
🔎 Azalera | 16,76 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 142 metro |
Asteasu Gipuzkoako udalerri bat da. 1.551 biztanle ditu. Hango herritarrei asteasuarrak deitzen zaie.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi ibaik zeharkatzen dute herria: Asteasu eta Usarrabi. Baita bi ibaixkek ere: Opin-erreka eta Erreka iluna.
Auzo hauek ditu: Herrigunea, Bebailara, Eizmendi, Errekaballea, Goiballea eta Upazan.
Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikastola bakarra dago, Pello Errota izenekoa, Pello Errota bertsolaria bezela.
Kultur etxea eta Usarrabi izeneko kiroldegia ditu.
HIstoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1386an Tolosarekin bat egin zuen, baina handik gutxira banandu zen.
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herritar gehienak euskaldunak dira, %83 baino gehiago.
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019an 1.550 biztanle zituen.
Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019ko hauteskundeen ondoren, Pili Legarra izendatu zuten alkate.
Eraikin garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Udaletxea. 1760an amaitu zuten eraikuntza.
- Eizmendiko San Pedro eliza. XVI. mendekoa.
Asteasuar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jazinta Arruti (1827-1899), bertsolaria
- Pello Errota (1840-1919), bertsolaria
- Bernardo Atxaga (1951), idazlea
Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Udaletxea
-
Usarrabi kiroldegia
-
Kultur etxea
-
Santa Gurutze ermita
-
Elizmendi auzoa