Txikipedia:Azkenburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txokolate pastela
Txokolate pastela

Azkenburua, postrea edo deserta, bazkari eta afarietako, normalean gozoa izaten den azken jakia da.[1]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko kulturan, otorduaren amaiera eta, tea eta kafea aurretik hartzen den jaki adierazteko erabiltzen da azkenburu hitza, baina azkenburu baino areago, postrea erabiltzen da Hego Euskal Herrian eta deserta Iparraldean.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenburuak bi motetan sailkatzen dira: ohiko postreak eta ezohikoak diren postreak. Ohiko postreak normalean kafea, jogurta, gazta, tea, fruta, esnea eta horrelako jakiak izaten dira normalean; eta ezohikoak diren postreak, aldiz arroz-esnea, pastela, roskoia, flana, erroskilak, esne frijitua eta horren bereziak diren postreak izaten dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Azkenburu. 2023-01-15 (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).