Pella (jakia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Leche frita.jpg

Esne-torradak edo pellak esne, azukre eta egositako irinak osatutako azken burukoak dira. Gaztelan eta Euskal Herrian tipikoa den postrea hau egiteko masa frijitu eta azukre-hauts eta kanelaz hautseztatu behar da. Euskaraz gaztelaniazko formarekin deitzen dionik bada (letxefrita edo letxe frita)[1][2], eta baita gaztelerazko kalkoarekin, esne frijtua[3][4].

Neguko jakia dira Euskal Herrian[5], inauteriak arte jaten dira, eta bereziki inauterietan prezeski, Debarroan bereziki[6], non pellak forma erabiltzen den, gehienetan pluralez.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plater herrikoia izanda sukaldari beste errezeta daude. Hala ere, hona hemen pauso amankomunak[7]:

  1. Esnea, azukre, kanela eta, batzuetan, limoiaren oskola egosi.
  2. Katilu batean azukre, irin eta gorringo nahasi.
  3. Esne epela bota eta egosi su motelean.
  4. Lortutako masa gurinez igurtzitako erretiluan utzi (1-2 zentimetroko geruza sortuz) eta, behin hotza, ebaki ataletan.
  5. Atalak irabiatutako arrautza-irinetan pasatu eta frijitu. Koipetan frijitzea da Eibarko ohitura, ez oliotan[8].
  6. Azukre-hauts eta kanelaz hautseztatu.
  7. Platerari itzulia emanda, buruz behera jarrita alegia eta plateraren hondoan pellak ezarrita, horixe da pellak jateko ohitura tradizionala Eibarren[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Susa literatura - Ez zaigu ahaztu» www.susa-literatura.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-04 .
  2.   Berasaluze, Jabier () «Santio Eguna, egun handia» Lumane (Amasa-Villabona) (8) . Noiz kontsultatua: 2018-10-04 .
  3.   «Esne frijitua» https://guaixe.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-04 .
  4.   «ESNE FRIJITU EDO PEILAK» sukaldean.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-04 .
  5.   «Torradak eta pellak San Antonetatik Karnabalak arte - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-03 .
  6.   «Aratusteak | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-03 .
  7. Hiru: Kremazko tostada
  8. a b   «Pellak» groups.google.com 2005-02-04 . Noiz kontsultatua: 2018-10-03 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]