Afari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otorduak
Otorduak
GosariaHamaiketakoaBazkariaAskariaAfari-meriendaAfariaSorgin-afaria
Jakiak
JanaurrekoaKoktelaZizka-mizkakHasierakoaJaki nagusiaAzkenburukoaBazkalondoaPintxoa

Afaria Ilunabar edo gau aldera hartzen den janaria da, egunean atzenekoa, astegun arruntean. Afaria hitza *apairu balizko formatik omen dator.

Afalordua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afaltzeko ordua aurreratzen ari da aspalditik, osasunak eta lanak aginduta: Hego Euskal Herrian zortzietatik aurrera afaldu ohi da; Ipar Euskal Herrian, aldiz, lehenago. Nolanahi ere, familia bakoitzak afaria hartzeko unea betebeharren arabera egokitzea izaten da ohikoa.

Ohiko afaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afari ohikoa sarrerak (zopak, kremak, berdurak), jakiak (arraina, entsaladak, arrauzkiak) eta postreak (fruta, jogurta), osatzen dute, bazkaria bezala, baina oraingoan prestaera arinagoak eta kopuru txikiagoak dira.

Alorreko aditu askok diotenez, ez da komeni eguna afaldu gabe bukatzea baina, era berean, afaria ahal bezain arinena izatea aholkatzen dute, gainpisua eta loditasun arazoak ekiditeko, gauez metabolismoa moteldu egiten baita. Egokiena omen da oheratu baino, gutxienez, bizpahiru ordu lehenago afaltzea.

Hortxe oinarritzen dira atsotitz asko, hala nola: errege modura gosaldu, printze modura bazkaldu eta behartsuen modura afaldu edo nahi baduzu luze bizi, gaurko afaria biharko utzi, adibibez.

Afari bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leonardo da Vinci margolariaren Azken Afaria margolana.
  • afari arina, afari-izkia, afari puska, afari-hotsa, afari legea, ahamena, aihariñia, aihal soinüa, afariusia: janari gutxiz osatutako afaria;
  • afari-merienda: otordu biak egin ordez, ilunabar aldera egiten den saio bakarreko janaria;
  • afariusia: barau egunaren bukaeran egin izan den otordu arina (salda edota berdura, adib.);
  • agur afaria: norbaiten despedida (ezkondu, lanean erretiroa hartu, beste norabait joan edo antzekoak) ospatzeko egiten dena;
  • bazkal-afaria: Gipuzkoa eta Bizkaian, afari-merienda;
  • galafaria (gari + afari): ereintza-lanetan elkarrekin aritutako familiek Bizkai aldean egiten zutena. Gari-lanak bukatutakoan, esku hartutakoek egin ohi zuten afari berezia, auzolan estilokoa;
  • galdor afaria: auzolanean jarduniko herritarrek, lana amaitutakoan Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian egin izan dena;
  • garo-biltzaileen afaria: ganaduarentzako azpiak egiteko garo edo iratzea biltzen amaituta, lanean esku harturikoek jai giroan ospatzen zuten janaria, nagusiaren kontura;
  • karobi-afaria: karobiko lan jarraitu eta neketsuak amaitu ondoren, beharrean aritutakoek Gipuzkoan bederen egiten zutena;
  • pregu-afaria: ezkontze bezperetan ezkongaien senideek Nafarroa Garaian bederen egiten zutena;
  • santa-jate: herri batzuetan, santa-eskean (otsailaren 5ean) parte hartutakoek bildutako puskekin biharamunean egiten duten çotordua;
  • sorgin afaria: gau beranduko afaria, orokorki. Gauerdia igarota (fededunak, Gabon Gaueko «oilar mezatatik» irtenikoan) Euskal Herri osoan hartu izan den ahamena: olio-zopak, baratxuri zopak, etab.
  • Liho lanak amaitu ondoren, parte hartutakoek gauerdi aldera egiten zuten afaritxoa, tortilla, ardo eta esnez osatutakoa.
  • Herri batzuetan, udako solstizio gauean, mutilek, San Joan arbola tentetu ondoren, egiten zuten afaria.
  • Negualdiko azken eleketa edo berriketaldia ospatzeko, aritutako emakumeek XXI. mendean oraindik Bizkaiko toki batzuetan egiten [1]zutena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela, 20 or. ISBN 978 84 9172 259 5..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]