Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Behe Paleolitoa

Homo habilis

Behe Paleolitoa historiaurreko aro bat da, Paleolito edo Harri Aroaren hiru etapetako bat. Zehazki, Paleolitoko lehen etapa da, Erdi Paleolitoaren eta Goi Paleolitoaren aurretik.

historiaurreko aro luzeena ere bada, orain dela 2,5 milioi urte inguru hasi baitzen, lehenengo lanabesak sortu zirenean, eta orain dela 300.000 urte arte luzatu zen.

Historiaurreko aro honi buruzko datu garrantzitsuenak honako hauek dira:

Historiaurreko aro luze honetan, giza espezie garrantzitsuenetako bat Homo Habilis izan zen. Behe Paleolitoan hominizazio prozesu bat gertatu zen, hau da, hominidoek forma garatuagotara eboluzionatu zuten. Izan ere, aldaketak izan ziren hominidoen anatomian, bi hanketan ibiltzera egokitzeko.

Garai honetan bizi izan ziren gizakion arbasoak Afrikan bizi izan ziren ia aro osoan zehar, baina garai honetan hasi ziren lehen aldiz mundu osoan zehar zabaltzen. Horregatik esaten da gizakiok Afrikatik gatozela, gure arbasoak bertatik zabaldu baitziren mundu osora.

Paleolitoaren etapa honetan Asian agertu ziren lehen hominidoen arrastoak gaur egingo Txina eta Indonesian aurkitu dituzte, eta Homo Erectus deitzen zaie. Sua erabiltzen ikasi zuten lehenengoak izan ziren.

Harrizko lanabesak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai honetan, gizakiek harrizko lanabes sinpleak egiten zituzten. Orokorrean harriak zizelkatuz egindako tresnak ziren, labanak eta harraskagailuak, adibidez. Lanabes hauek ehizarako, fruitu-bilketarako eta janariak prestatzeko erabiltzen zituzten oro har.

Sua erabiltzen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dagoen froga argirik Behe Paleolitoko hominidoek sua erabiltzen zekitela frogatzeko; baina, hala ere, ikerketa batzuek diote suteak erabiltzen zituztela, beroa, babesa, eta ehizarako abantailak lortzeko.

Bizimodu nomada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe Paleolitoko gizakiak nomadak ziren, eta ehizari, arrantzari eta fruitu bilketari esker bizirauten zuten. Hortaz, haragia, arraina eta fruta jaten zuten gehienbat. Nekazaritza ez zutenez ezagutzen eta ez zutenez abeltzaintza garatu, etengabe leku batetik bestera ibil behar izaten zuten lehengai eta janari bila. Hau tenperatura baxuen eraginez ere izaten zen, hauen ondorioz ezin baitzuten kanpoan bizi. Beraz, gizakia batetik bestera ibiltzen zen, bizileku bila. Bizileku ohikoenak kobazuloak ziren, bertan kanpoko tenperatura baxuetatik babestuta baitzeuden.

Gaitasun sozialen sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adituen ustez, Behe Paleolitoko hominidoak jokaera sozialaren eta haien arteko lankidetzaren lehen zantzuak adierazten hasi ziren. Talde sozialak familiak ziren, eta ez zuten inongo egitura edo eskala sozialik. Dirudienez, ezberdintasun sozial bakarra adina zen: badirudi helduek gazteek baino garrantzi handiagoa zutela.