Hego (anatomia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau animalien gorputz atalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hego (argipena)».

Hegoak edo hegalak, gaur egun, soilik hiru animali taldek dituzten gorputz-adarrak dira: intsektuek, hegaztiek eta kiroptero edo saguzarrek. Aldi berean, antzina, pterosauro erako dinosauroek ere izan zituzten. Ohi, hegoak hegan egiteko erabiltzen dira, hegoak dituzten animalia guztiak, hegan egiteko gai ez diren arren.

Animaliaren batzuk, mintzak dituzte hanken eta gorputzaren artean (kolugoek kasu), edo behatzen artean (igel hegalariaren kasuan bezala) edo saihets mugikorren artean (Dracon volans narrastia), baina ez dira hegan egiteko nahikoa, eta ez dira hego deitzen; horiekin, planeatu baino ezin daiteke egin.

Intsektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektuen hegoen mugimendua

Intsektuetan, hegoak, bat edo bi pare, toraxaren hedapenak dira.

Hegaztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti baten hegoen diagrama eskematikoa

Hegaztietan, aurrealdeko gorputzadarrak dira hegaldia ahalbidetzen dutenak eta azalera euslea eratzen duten lumak daramatzatenak.

Kiropteroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xaguzar baten hegoen morfologia

Animalia kiropteroetan (saguzarrak), aurrealdeko gorputzadarrek eta behatzek, hegan egitea ahalbidetzen dien mintz batentzako euskarria eratzen dute.