Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
9.349.645
🔎
Azalera
207.600,496983 km²
🏙️
Hiriburua
Minsk
📷
Argazkiak
ikusi
Bielorrusiaren kokapena Europako mapan.

Bielorrusia Europa ekialdean dagoen herrialde bat da, denbora batez Sobietar Batasunaren parte izan zena. Hiriburua eta hiririk handiena Minsk da.

Bielorrusiako biztanle gehienak bielorrusiarrak dira, baita errusiarrak ere ugari dira. Jende gehienak bielorrusieraz eta errusieraz hitz egiten du. Jende erdia baino zertxobait gehiago kristaua da, eta gainerakoak ez dira sinestunak. Jendearen % 80 inguru hirietan bizi dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bielorrusiak Errusia, Ukraina, Polonia, Lituania eta Letoniarekin egiten du muga. Bielorrusia Ekialdeko Europako ordokian dago, Polonian hasten eta Errusiako Ural mendietara hedatzen den ordoki zabalean.

Eskualdearen azalera gehiena laua da, baina erdialdean muino txikien kate bat dago hego-ekialdetik ipar-mendebaldera doana. Herrialdea oso zingiratsua da, eta Pinskeko zingirek ia herrialdeko hegoalde osoa hartzen dute.

Klimari begiratuta, Bielorrusian neguak hotzak eta udak freskoak dira.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bielorrusiako ekonomiaren parte garrantzitsuenak bankuak (eta beste zerbitzu batzuk), industria eta meatzaritza dira. Fabriketan makineria, gai kimikoak eta elikagaiak ekoizten dituzte. Meategietan potasa ekoizten dute, ongarri gisa erabiltzen den produktua. Bielorrusia zohikatzaren (erregai mota bat) produzitzaile nagusienetakoa da. Nekazariek zerealak, patatak, azukre-erremolatxak, barazkiak eta lihoa landatzen dituzte. Behien eta txerrien abelazkuntza da nagusi.

Bielorrusiako bandera.

Historia apur bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslaviarrak VI. eta VIII. mendeen artean jarri ziren bizitzen egun Bielorrusia den tokian. Urteetan zehar, indar atzerritarrek kontrolatu izan dute herrialde hau, horien artean Errusiak, XVIII. mendean hartu zuenean lur hauen kontrola. 1922an Bielorrusia Sobietar Batasunaren parte izatera igaro zen, Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista izenarekin. 1986an, Ukrainako Txernoby hirian instalazio nuklear batean izandako istripuak osasun-ondorio larriak ekarri zituen Bielorrusiara. Istripuaren ostean, Bielorrusiako lur zati handi bat ezertarako erabili ezinik geratu zen.

1990eko uztailaren 27an, Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista delakoa Sobietar Batasunetik atera zen. Hurrengo urtean independentzia osoa aldarrikatu eta Bielorrusiako Errepublika izena hartu zuen. 1994an egindako hauteskundeetan, hiritarrek Aliaksandr Lukaxenka aukeratu zuten presidente, baina denbora gutxian ia botere guztia berarentzat hartu zituen eta askatasun demokratikoak gero eta gehiago murrizten hasi zen. Beste hausteskunde batzuetan, berriro atera zen hautatua, baina jende askok kritikatu zuen hauteskundeak ez zirela demokratikoki egin; gaur egun presidente izaten jarraitzen du, baina munduko herrialde demokratiko askok ez dute zilegizko presidentetzat hartzen, eta jende askok "Europako azken diktadorea" deitzen dio.


Argazki batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]