Wikipedia, Entziklopedia askea

Bolivia

Boliviaren kokapena munduan.
Boliviako bandera

Bolivia Hego Amerikako herrialde bat da. Sucre da hiriburua, eta Santa Cruz de la Sierra hiririk handiena. Herrialdeak 11 milioi biztanletik gora ditu. Gaztelania, kitxua eta aimara dira hizkuntza nagusiak.

Bolivia 9 departamendutan banaturik dago. 2006tik, Evo Morales da presidentea.


Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luze-zabalean 1.098.581 kilometro koadro ditu. Iparraldean eta ekialdean Brasilekin du muga, hegoaldean Paraguairekin eta Argentinarekin, eta mendebaldean Perurekin eta Txilerekin.