Wikipedia, Entziklopedia askea

Caroline Lucretia Herschel

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1750eko martxoaren 16a
Hannover
💀
Heriotza
1848ko urtarrilaren 9a
Hannover
🔨
Lanbidea
astronomo
📷
Argazkiak
ikusi
Caroline Lucretia Herschel

Caroline Herschel astronomo alemaniar bat izan zen, baina bizitza gehiena Ingalaterran pasatu zuena. Ezagutzen dugun lehen astronomo emakumea izan zen.

Zientzialari gisa soldata bat jaso zuen aurreneko emakumea izan zen, eta baita Ingalaterrako gobernuan postu batean egoten lehena ere. Era berean, Errege Elkarte Astronomikoaren Urrezko Domina jaso zuen lehen emakumea ere izan zen 1828, eta Errege Elkarte Astronomikoaren ohorezko kide izendatu zuten. Prusiako erregeak Zientziaren Urrezko Domina eman zion bere 96. urtebetetzea zela eta 1846.

Caroline 1750eko martxoaren 16an jaio zen Hanover hirian, Alemanian. Aitak ikastera animatu zuen. Geometria ikasi zuen bere kabuz. Aita hil ondoren, 1772ko abuztuaren 16an Ingalaterrara joan zen William Herschel anaiarekin.

Ingalaterran, Caroline astronomiara dedikatzen hasi zen eta William anaiari bere lan zientifikoan laguntzen. Urano deskubritzen lagundu zion, bi metroko teleskopio batekin. Williami egotzi zitzaion Uranoren aurkikuntza. Carolinek bere kontura aurkitu zituen Andromeda Galaxiaren bigarren laguna eta beste nebulosa berri bat, eta baita zortzi kometa ere 1786 eta 1795 artean.

Kometa bat aurkitu zuen lehen emakumea izan zen. 35P/Herschel-Rigollet kometa bere omenez izendatua da, eta baita C. Herschel ilargi kraterra eta Lucretia planetoidea ere.

Herschelen anaia 1822an hil zen eta bera Hanoverrera itzuli zen, Britainiar Errege Familiako lansari batekin. 1848ko urtarrilaren 9an hil zen Alemanian, 97 urte zituela. Ez zen inoiz ezkondu.