Wikipedia, Entziklopedia askea

Culex pipiens edo eltxo arrunta intsektu bat da, hau da, animalia bat. Bere izena latinetik dator (culex) eta "eltxo" esan nahi du. Pipiens izen espezifikoa latinezkoa (pipo, pipio, are) aditzetik dator, eta "negar" esan nahi du. Munduko hainbat leku ezberdinetan (landa-inguruetan eta hiri-inguruetan) aurki dezakegu, klima eta egoera ezberdinetara egokitzeko gaitasuna duelako: ur garbian edo ur kutsakorrean egon daiteke eta tenperatura aldaketak ez dio inolako kalterik egiten.

Animalia honen hainbat espezie mota daude, eta horien artean Culex pipiens edo Culex quienquefasciatus azpimarra ditzakegu, hainbat gaixotasunen eragile handiak direlako. Hegoak izatea oso faktore garrantzitsua da gaixotasun horien transmisiorako.

Biologia Eta Eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Culexaren hazkuntzak edo eboluazioak 7-10 egun bitartean irauten du, hau da, arrautza jartzetik, arrautza hori eltxo nagusi bat bilakatu arte aste bat igarotzen da. Etapa hau 4 zati ezberdinetan banatzen da eta honakoak dira:

  1. ARRAUTZA: Eltxo eme helduek ur fresko edo geldoaren gainazalean jartzen dituzte arrautzak (ur-iturrietan, zaldientzako isurbideetan, putzuetan, errekak...). Eltxo eme batek arrautzak jartzean, hauek beste arrautza batzuekin elkartzen dira 100-300 arrautzako baltsa bat osatuz.
  2. LARBA: Larbak eltxoen arrautzetatik sortzen dira. Hauek uretan bizi dira eta bertan aurkitzen dituzten gauza ezberdinez elikatzen dira. Larbei hainbat aldiz aldatzen zaie larruazala etapa honetan.
  3. PUPA: Pupak uretan bizi dira. Ez dute kanpoko parterik jateko gaitasunik, horregatik ez dira elikatzen etapa honetan zehar.
  4. ELTXO NAGUSIA: Eltxoek odola behar dute arrautzak egiteko; horregatik, eltxo eme helduek pertsonak eta animaliak ziztatzen dituzte. Odolarekin elikatu ondoren, ur iturriak bilatzen dituzte arrautzak jartzeko. Egun batzuk igarotzen dira elikatzen diren unetik arrautzak eramateko leku bat bilatzen duten arte. Culex eltxo batzuek nahiago dute hegaztiengandik hurbil bizi eta horrela erraz ziztatu. Eltxoek pertsonak ziztatzen dituzte inguruan animaliarik ez dagoenean, eta Culex eltxoek animaliak eta pertsonak ziztatzen dituztenez, aire zabalean edo etxeetatik gertu bizi dira.
Culex Molestus
Culex Pipiens arrunta

Culex Pipiens-aren barnean, bi espezie aurki ditzakegu: “Pipiens arrunta eta Pipiens Molestus intsektuak.

Pipiens Arruntak” talde handietan batzen dira. Gainera, txoriei hozka egiteko gai izaten dira eta beharrezkoa izaten dute odola arrautzak ezartzeko eta horrela erreproduzitu ahal izateko. Horrez gain, neguan geldirik mantentzen dira, eta berotasuna eta eguraldi ona itzultzean berriz azaltzen dira.

Bestalde, “Pipiens Molestus”-ari dagokionez, espazio itxietan mantendu daitezke. Horrez gain, gizakiei hozka egiten diete, eta gai dira arrautzak jartzeko odola xurgatu aurretik. Gainera, urte guztian zehar egoten dira aktibo, eguraldiak ez duelako eraginik beraiengan. Hala ere, argira hurbiltzeko joera izaten dute.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Culex intsektuaren morfologia

Culex intsektuak hurrengo ezaugarri morfologikoak ditu: gorputzaren aldean nahiko buru handia dauka, antena luze eta meheekin. Buruaren aurrekaldean, elikatzeko egokitutako aho-egiturak dituzte. Toraxean hankak eta hegoak dituzte. Hankak luzeak eta meheak dira, hegan egiteko eta gainazaleetan gelditzeko egokituak. Hegoak finak eta luzeak dira, hegan egiteko. Eltxoak abdomenean dauka digestio eta ugalketa sistemarik zati handiena. Emeetan, sabelaldea handitzen da odolez elikatu ondoren, barruan arrautzak daudelako. Horrez gain, Culexaren kolorazioa espeziearen eta sexuaren arabera alda daiteke. Oro har, marroiak edo grisaxkak izaten dira, eta sabelaldean eta hegaldetan bereizten dira. Azkenik, intsektu mota honetako eltxoek zentzumen organo espezializatuak dituzte, hala nola Johnstonen organoak, usainak eta soinuak detektatzen laguntzen dietenak.

Hala ere, morfologia aldakorra da Culex generoaren barruan dauden espezieen arabera.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nola elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Culex eltxoak, nektarrez, lorez eta frutaz elikatzen dira nagusiki, baina azukre-iturriak urriak direnean, emeak dira odola elikagai gisa erabil dezaketenak. Odola hartzen dute beren ahalmen fisikoa hobetzeko, arrautzen heltzea osatzeko eta ziztada gehiago egin ahal izateko.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudian zonalde arrosetan ikus daiteken bezala, Culex eltxoa batez ere, Asian, Europan eta Ipar-Ameriketan pilatzen da. Bestalde, Culex Quinquefasciatusa, Hego-Amerikan, Afrikan, Hego-Asian eta Ozeanian kokatzen da.

Culex intsektuaren barruan, espezie ezberdinak daude, eta espezie bakoitza munduko lurralde ezberdin batean bizi da. Culex Pipiensa (Ohikoa) leku hezeetan pilatzen da, hala nola, Europa, Ipar-Amerikan eta Asian batez ere. Bestalde, Culex Quinquefasciatusa, batez ere zonalde tropikal eta subtropikaletan dago. Esan bezala, tokiaren hezetasunaren, tenperaturaren, klimaren... arabera hautatzen dute espezieek beraien bizilekua, beraien moldatzeko gaitasunak kontutan hartuz.

Migrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Culex generoko eltxoa ez da ezaguna distantzia luzeko migrazioak egiteagatik, ez behintzat beste eltxo espezie batzuen bezala, hala nola tigre-eltxoa eta sukar horiko eltxoa, distantzia handiak bidaiatzeagatik ezagunak direnak.

Hala ere, lan batzuen arabera, Culex eltxoen populazio batzuek tokiko sakabanatze-mugimenduak egin ditzaketela, ugaltzeko habitat berrien edo elikatzeko lekuen bila. Mugimendu horiek, ez dira distantzia luzekoak izaten, eltxoen hegaldi gaitasunak eremu geografiko mugatuetan bakarrik mugitzea baimentzen dielako.

Gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, intsektu horiek beraien ziztadaren bidez transmititzen dituzten gaixotasunekin lotura handia dute, batez ere dirofilarien transmisioarekin, arbobirusekin, West Nile birusekin (Culexaren pikadura bidez transmititzen dena), flabibirusekin (entzefalitis japoniarra, esaterako) eta hegazti-plamodioekin. Culex quienquefasciatusen kasuan, gainera, Chikungunyarekin edo berriki Zikarekin erlazionatu da; Wuchereria bancrofti-ren eragile nagusia ere izanez. Hainbat birus ere transmititzen dituzte, hala nola Mendebaldeko Nilokoa, Zikarena, Dengearena eta Entzefalitis Japoniarrarena.

Gaixotasun horien transmisioa infektatutako eltxo eme batek gizaki bat pikatu eta birusa bere listuaren bidez transferitzen denean gertatzen da. Birusa giza gorputzean sartzen denean, gaixotasuna eragin dezake.

Ba al dakizu, eltxoa urtean gizaki gehien hiltzen dituen animalia dela? Nahiz eta Culex-a hain arriskutsua ez izan, gaixotasun transmisioaren bidez urtean 600.000 gizaki hiltzen dituzten beste eltxo batzuk badaude.

Noiz Ziztatzen Du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emeek gauez ziztatzen dute, arrak, ordea, egun osoan zehar.

Lehen esan bezala, eltxoa hiri eta landa ingurunean ibiltzen da, eta horregatik gehienetan gela barruetan ziztatzen du, eltxo ohikoena izanez. Emeek gauez ziztatzen dute, eta arrek, aldiz, egun osoan zehar.

Nolakoa Da Bere Ziztada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eltxoaren ziztada ez da mingarria izaten, baina gehienetan ziztadaren inguruan azkura ematen du. Zonalde hori hazkatuz gero, tokia gorritzen da eta batzuetan odol pixka bat irten daiteke, baina ez ukituz gero ordu gutxi batzuk eta egun batzuk bitartean irauten du.

Zer egin ziztadaren aurrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Culex eltxo batek ziztatzen bazaitu, hona hemen ziztada arintzeko eta deserosotasuna murrizteko urrats batzuk:

Hasteko, urarekin eta txaboiarekin ziztadaren eremua garbitu behar da, infekzio-arriskua murrizteko. Ondoren, hotza jarri behar da, hantura murrizteko eta ziztada arintzeko. Kremak erabiltzea ere lagungarria izan daiteke horretarako. Horrez gain, hazka ez egitea oso garrantzitsua da, horrek hantura okertu eta infekzio-arriskua areagotu dezakelako.

Sintoma larriak izanez gero, hala nola arnasa hartzeko arazoak edo zorabioak, guztiz gomendagarria da medikura joatea, erreakzio alergiko baten edo eltxoak transmititutako gaixotasun baten seinale izan daitekelako.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ba al dakizu, intsektuen ganako fobia existitzen dela eta horren izena "Entomofobia" dela? Gainera fobia mota hau jende gehiengo batek duen fobia bat bezala ezagutzen da.

Karbono dioxidoa detektatzeko gaitasuna: Culex eltxoak, seinale kimikoak eta fisikoak detektatzen dituzte, besteak beste, animaliak (gizakiak barne) botatzen duten karbono dioxidoa. Horrek biktimak aurkitzen laguntzen die, haien odoletaz elikatzeko.

Odol-mota jakin batzuekiko lehentasuna: Culex eltxoak ugaztunez elikatzen dira nagusiki. Baina odola elikatzeko moduetako bat denez, espezie batzuek odol mota jakin batzuekiko lehentasun bereziak izan ditzakete. Esaterako, Culex pipiens-ek hegaztien odola nahiago dute.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Culex eltxoari buruz eta bere familiako beste eltxoei buruzko gaixotasunen informazio gehiago nahi izanez gero, Richard Swift-ek idatzitako hurrengo liburua irakurri dezakezue. https://books.google.es/books?hl=es&lr=&id=YN9-T6McW-gC&oi=fnd&pg=PA7&dq=cuantas+personas+mata+el+mosquito+al+a%C3%B1o&ots=BDhcX1OA2O&sig=qBj2EL49oLc4gDtSCpgwawD_zaI#v=onepage&q&f=false

Bestalde, Culex eltxoaren bizi zikloaz gehiago jakin nahiez gero, Bogotako medikuntza fakultatean egindako hurrengo esperimentua irakur dezakezue.http://www.scielo.org.co/scielo.php?pid=S0120-41572004000400007&script=sci_arttext

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fundacion iO. (2020b, noviembre 3). Culex - Fundación IO. Fundación iO. https://fundacionio.com/salud-io/one-health/entomologia-para-todos/culex/

Swift, R. (2007). Mosquitos (Vol. 38). Intermón Oxfam Editorial. https://books.google.es/books?hl=es&lr=&id=YN9-T6McW-gC&oi=fnd&pg=PA7&dq=cuantas+personas+mata+el+mosquito+al+a%C3%B1o&ots=BDhcX1OA2O&sig=qBj2EL49oLc4gDtSCpgwawD_zaI#v=onepage&q&f=false

Mejor con Salud. (2023, 22 julio). ¿Por qué algunas personas son más atractivas para los mosquitos? Mejor Con Salud. https://mejorconsalud.as.com/por-que-algunas-personas-son-mas-atractivas-para-los-mosquitos/

Heinig-Hartberger, M., Hellhammer, F., Zöller, D. D., Dornbusch, S., Bergmann, S., Vocadlova, K., ... & Becker, S. C. (2023). Culex Y virus: a native virus of Culex species characterized in vivo. Viruses, 15(1), 235.