Txikipedia:Dioniso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sexua: gizonezkoa
Louvre museoan aurkitzen den Dionisoko estatua bat da.

Dioniso greziar mitologiako olinpiar jainko bat izan zen, hura mahatsaren, ardoaren eta zoramenarena zen. Menade eta Satiroren buruzagia zen. K.a. V. mendean atzerritik ekarritako jainko bat izan daitekela esaten dute. Hark erromatar mitologian Bako zuen baliokide bezala.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latinoen Liber Pateko jainkoa da eta berez landareen jaioa zen.   Bi kondaira desberdin daude jainko honi buruz:

  1. kondaira: honek bere gurasoak Zeus eta Semele zirela esaten du. Semele haurdunaldiaren seigarren hilabetean hil zen, izan ere, jelosiagatik, Herak Zeusi bere benetako jainko itxuran agertzea esan zion, baino, bere boterea oso handia zen. Hortaz, Semeleri tximista bat erori zion bera hilez, hala ere, bere semea hartu eta bere izterrean josi zuen heldutasuna arte, horregatik, Dioniso bi aldiz jaio zela esaten da.
  2. kondaira: Zeus eta Persefone bere gurasoak dira. Hera jainkosak jeloskor zegoelako Dioniso lapurtu eta Titanei eman zien. Titanek lau puskatan zatitu eta jan zuten, baina, Ateneak Dionisoren bihotza hartu eta Zeusi eman zion. Ondoren, Zeusek jainko nagusiari eman zion eta Semele haurdun utzi zuen. Zeusek gorrotoarengatik Titanak hil zituen eta beraien errautsetatik giza jendea sortu zen.

Dionisok inspiratzeko eta estasiatzeko ahalmena zuen eta artean eta literaturan garrantzia asko izan zuen. Bere izaera askotan gaizki ulertu da, modu sinpilstan irudikatzen dute. Hark forma basatia hartzen du eta animaliekin lotzen da. Bere ezaugarriak huntzezko koroa, tirsoa eta txambila (kantharos) eta bi heldulekuko kopa.   

Ninfa batzuk Satirorekin.Bouguereauren margolana (1873)

Haurtzaroa eta gazteria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorioak dio Zeusek, Dioniso umea hartu eta Hermesen ardurapean utzi zuela, honek aldiz Atamante erregeari eta bere emazteari, Ino, heman zien haurra. Hark Ariadna jainkosaren senarra izan zen eta bere bizitza osoan seme-alaba asko izan zituen; adibidez: Thoas, Hymen, Azis, Telete, Staphylus, Peparethus, Oenopio, Maron, Letramys, Ebanthes, Ceramus, Phlias, Priapo, Deianira, Carmanor, Pasitea, Kariteak, Narcaeus, Evmédon eta Phthonus.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errealitatean Dionysos (bere izena grezieraz) izenak ez du esanahi zehatzik, baino antzinatik diote Zeusekin lotura duela. Autore greziarrak hainbat teoria dituzte adibidez ninfekin zerikusia duela hauek zaindu eta hilezkor bihurtu baitzuten Dioniso (kondaira batzuk diotenez). Bereziki, Menade ninfekin erlazionatzen da, izan ere, Dionisoren hezkuntzataz arduratu ziren eta bere lehenengo errituen jarraitzaileak izan ziren.

Mitologia greko-egiptoarrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herodoto, Valerio Marsella Corvino eta Plutarkoren arabera Dioniso, Osiris jainkoa zen eta Serapisekin lotuta zegoen.