Ariadna
| Ariadna | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Sexua | emakumezkoa |
| Familia | |
| Aita | Minos |
| Ama | Pasifae |
| Ezkontidea(k) | Dioniso |
| Bikotekidea(k) | Dioniso |
| Seme-alabak | Staphylus (en) |
| Anai-arrebak | Fedra, Eurymedon (en) |
Ariadna[1] (grezieraz: Ἀριάδνη; latinez: Ariadne) Minos, Kretako erregearen, eta Pasifaeren alaba zen,[2] Fedraren ahizpa.
Mitoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Minosek eta Pasifaek, Kretako errege-erreginek, bere semea, Androgeno, hilketa batean galdu zuten eta gero, Atenas eraso zuten. Bakearen truke, atenastarrek, 7 mutil eta 7 neska gazte eman behar zituzten urtero Minotauroa elikatzeko. Minotauroa Labirintoan bizi zen. Behin, Teseok, Egeo Atenasko erregearen semeak, boluntario aurkeztu zuen bere burua beste neska-mutilekin herrialdea tribututik askatzeko.
Ariadna Teseorekin maiteminduta zegoen, eta, Minotauro hilez gero, Labirintotik irteten lagunduko zion haria eman zion Teseori berarekin ezkonduko zela zin egin ziolako. Teseok Ariadna berarekin eraman zuen Kretatik ihes egitean, baina ondoren gertatu zenari buruz bi bertsio daude. Batean, Palasek aginduta, Aridana abandonatu zuen, eta neskak bere buruaz beste egin zuen. Beste bertsio batean, Naxos uhartean utzi zuen han hil zedin, baina lo zegoela Dionisok ikusi zuen, errukitu, eta salbatu ondoren, biak ezkondu zituen Afrodita berak. Ezkontza horretan, Dionisok geo konstelazioa bihurtuko zen koroa eman zion Ariadnari: Corona Borealis, hain zuzen. Hainbat bertsio daude Teseoren jarrera zuritu edo azaltzen saiatzen direnak.
Nola nahi ere, Ariadnaren mito zaharrenetan ez da ezer agertzen Teseori buruz, eta bai, ordea, Dionisorekin duen erlazioari buruz.[3]
Egile batzuek diotenez bi Ariadna egon ziren: Dionisoren emaztea, Perseok hil zuena, eta Teseorekin maitemindu zen printzesa, bi belaunaldi geroago jaioko zena.[4]
Mitologia erromatarrean, Ariadna Libera jainkosaren parekoa da. Erromatar poetek beraien Libera Ariadna greko-minoikoarekin lotu zuten.[4]
Ariadna artean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ariadnak ez zuen funtzio nabarmena izan erlijio klasikoan, bai ordea, artean.
Antzinako poeta eta artista greziarrek atsegin zuten Ariadna Naxos irlako itsasertzean lo erretratatzea, Dionisosek maitasunez eta miresmenez begiratzen zion bitartean. Ariadnaren istorioa Europako artista, idazle eta konpositoreek jaso zuten geroago, horien artean Richard Straussek bere Ariadne auf Naxos operan (1912; Ariadne Naxosen).
Eszena horretaz gain, antzina, Ariadna Dionisoren ezkontide gisa agertzen zen, batzuetan euren seme-alabekin.[5]
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tizianoren Bako eta Ariadna
-
The Golden Fleece and the Heroes Who Lived Before Achilles liburuko ilustrazioa. 1921.
-
Jean-Baptiste Aubry-Lecomte, Anne-Louis Girodet-Triosonen arabera (1767-1824). Araidana abandonatua. Paris, Carnavalet museoa.
-
Ariadna lotan. Greziar garai helenistikoko eskultura baten erromatar kopia, Hadrianoren garaikoa (K.o. 76-138). Eskultura ezezaguna, Pergamoko eskolakoa.
-
Ariadna eta Dioniso indiarren aurka borrokan. K.o. IV: mendea. Mosaiko handiago bateko enblema. Villa Ruffinellatik gertu aurkitu zuten, Tusculumen, Italian. Erromako Museo Nazionalean, Massimo alle Terme jauregian.
-
Dioniso eta Ariadna anfora batean. K.a. VI. mendea. Louvre museoa.
-
Dionisiok Ariadne aurkitzen du Naxoen. K.o. 200-250. Tesalonika
-
Bako eta Aridana Ponpeiako horma-irudi batean
-
Gido Renniren Bako eta Ariadna
-
Bako egta Ariadne. Joseph Mallord William Turner (1775–1851). Tate gallery.
-
Ariadne. Edward Burne-Jones (1833–1898). Toronto. Ontario arte galeria.
-
Ariadna Teseoa Minotauroarekin borrokan ari delarik ikusten.Johann Heinrich Füssli (1741–1825).
-
Teseo eta Ariadna. Willoughby Vera - 1925
Ikus, baita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
- ↑ (Ingelesez) «Ariadne | Myth & Summary | Britannica» www.britannica.com 2024-11-14 (kontsulta data: 2024-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Saint, Jennifer. «Ariadne» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2024-11-26).
- ↑ a b (Ingelesez) «Ariadne - Greek Goddess Wife of Dionysus (Roman Libera)» www.theoi.com (kontsulta data: 2024-11-26).
- ↑ (Ingelesez) «Ariadne | Myth & Summary | Britannica» www.britannica.com 2024-11-14 (kontsulta data: 2024-11-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.