Txikipedia:Dmitri Mendeleiev
Dmitri Ivanovitx Mendeleiev, errusieraz: Дми́трий Ива́нович Менделе́ев, 1834-ko otsailaren 8-an jaio zen Verkhnie Aremzayanin-en, Errusian. 1907-ko otsailaren 2-an hil zen, San Petersburgon, Errusian, ia-ia itsua zegoelarik pneumoniarengatik.Dmitri kimikari eta asmatzaile errusiarra izan zen. Taula periodikoaren lehen bertsioa asmatu zuen, eta taula hori erabiliz, aurkitzeke zeuden elementu kimikoen propietateak aurresan zituen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dmitrik txikitatik zientzietarako gaitasuna erakutsi zuen. Horregatik, bere aita hil zenean eta bere amaren fabrikak sua hartu zuenean, aurreztutako dirua enpresan inbertitu beharrean, goi mailako ikasketetan jarri zuten. 1849an Moskura joan ziren unibertsitatean sartzeko. Baina Moskuko unibertsitatean ez zutenez onartu, San Petersburgoko Institutu Pedagogikoan jarraitu zituen ikasketak 1950. urtean.[1]
Ezkontzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1862an Feozva Nikítichna Leschiovarekin ezkondu zen. Bikoteak 3 sema-alaba izan zituen, baina horietako bat hil egin zen. Ezkontza behartua zenez, 1871an banantzea erabaki zuten. Urte batzuk geroago, Anna Ivánovna Popova-rekin ezkondu zen baina ezkondu arte momentu txarrak jasan zituzten, Mendeleiven lehenengo emazteak ez zion dibortzioa eman nahi eta Annaren familia bikotearen aurka zegoen, baina dibortzioa lortu zuenean Erromara joan zen 1882an. Azkenean, ezkondu egin ziren eta 4 seme alaba izan zituzten.[1]
Ikerkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta Mendebaldean Elementuen taula peridikoarengatik oso ezaguna izan, Dmitriren ekarpena Errusiaren garapenerako ezinbestekoa izan zen, bere ikerkuntzak oso zabalak izan ziren, kimikatik hasita aeronautikara ere.[1]
Taula periodikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakasle bihurtu ondoren, bere lanik garrantzitsuena idatzi zuen: Kimikako printzipioak (1869). Elementu kimikoak haien propietateen arabera sailkatzen ari zela, hainbat patroi agertzen zirela ohartu zen, eta haiek ikertuz taula periodikoa sortu zuen.
Mendeleevek hurrengo taula sortu zuen:
Cl 35.5 K 39 Ca 40
Br 80 Rb 85 Sr 88
I 127 Cs 133 Ba 137
Patroi honi jarraituz elementu gehiago erantsi zizkion taulari, eta horrela taula periodikoa sortu zuen.[1]
Aurkezpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1869ko martxoaren 6an Mendeleevek bere lanaren aurkezpena egin zuen Errusiako Kimika Elkartean.[1]