Edukira joan

Txikipedia:Eguzki-arrain

Wikipedia, Entziklopedia askea

Animalia hau, Eguzki Arraina (Lepomis gibbosus) Perciformes ordenako arrain bat da. Centrarchidae familiakoa. Uretan bizi da, ibaietan. Berez Ipar Amerikako arraina bada ere herrialde askotara hedatu da bere presentzia. 1910-1913an sartu zituzten espezie honen lehen aleak Espainian. Bere kolonizazio potentziala dela eta espezie arrotz inbaditzaile bezala izendatua da.

  • Eguzki Arrainak askatasunean 40 zentimetro neur baditzake ere, normalean 20 zentimetro ingurukoa da luzera.
  • Gorputz luzanga du eta nahiko zapala da. Gandor moduko konkorrak areagotzen du luzanga itxura hau.
   Ba al dakizu   
Eguzki-arrainek babes-metodo espezifiko bat garatu dutela, eta bizkar-hegatsean 10-11 arantza dituztela. Arantza horiek oso zorrotzak dira, eta horrek beste arrainei aurrean defendatzen laguntzen die.
  • Bizkar-hegal bakarra du, erdian sakon une batekin. Arantzadun erradioak ditu aurrealdean eta hegatsaren atzealdean dituen erradioak berriz bigunagoak eta adarkatuagoak dira.
  • Saihetseko-hegalak luzangak dira. Azpiko-hegala bi zatitan bereizten da: aurrekaldean hiru arantza ditue eta hau jarraitzen duen erradio biguneko zatia.
  • Kolore laranja-horizta du sabelaldean eta urdin-berdezta gainerakoan. Gorputzean zehar orbanak ditu


Udaberriaren amaieran edo udaren hasieran uraren tenperatura epela denean eguzki-arrain arrak habiak (uretan zuloak) egiten hasten dira beren hegats-emariak erabiliz. Emeak habiak osatu ondoren iristen dira ur sakonagoetatik eta arrautzak askatzen dituzte. Emeak 1.500 eta 1.700 arrautza artean ekoizteko gai dira, haien tamainaren eta adinaren arabera. Behin askatuta, arrautzak legarrari, hareari edo beste hondakin batzuei atxikitzen zaizkie habian, eta hiru egunetan ernatzen dira. Emeek habia uzten dute ernatu eta berehala, baina arrak bertan geratzen dira kumeak babesteko. Honek lehen 11 egunetan babesten ditu, habiatik aldendu ezkero ahoan itzultzen dituelarik.

Arrain gazteak ugalketa-eremu ez oso sakonean edo hurbil egoten dira, eta gutxi gorabehera 2 hazbete (5 cm) hazten dira lehen urtean. Sexu-heldutasuna, oro har, bi urtera iristen da. Zaintzapean bizi diren arrainak 12 urte bete ditzakete, baina naturan gehienak ez dira sei-zortzi urtetik gora bizitzen.

   Ba al dakizu   

Eguzki-arraina era askotara egokitzen dela bizi den ingurunera, bere azala bere habitaterako kamuflaje gisa erabiltzen duelako.

Eguzki-arrainak haragijaleak dira. Elikagai txikiez elikatzen dira, bai ur-azalean, bai hondoan. Bere gogokoenen artean intsektuak, eltxoen larbak, molusku eta krustazeotxikiak, harrak, eta eguzki-arrain txikiagoak ere. Bestalde, paduretako karramarro txikiez elikatzen dira eta, batzuetan, baita landare zati txiki edo igel eta zapaburuezere. Artifizialki sartua izan den eremuetan beste espezieen arrautzak ere jan ohi izan dituzte.

Eguzki-arraina Ipar Amerikan ( jatorrizko lurraldea)
Eguzki-arraina Europan ( Inbaditutako herrialdeak)

Eguzki Arraina Ipar Amerikakoa da, non laku handietan, Hudson badian eta Upper Misisipi arroan aurki daiteke. Eguzki-arrainak laku bero eta lasaietan, erreka eta ibai txikietako urmaeletanbizi ohi dira, landaretza askorekin. Nahiago dute ezkutatzeko babesa aurki dezaketen ur argia. Kostaldetik gertu egoteko joera dute, eta eremu ez oso sakon eta babestuetan aurki daitezke. Gaur egun hainbat herrialdetan gizakiak sartu izan denez, munduko hainbat tokitan aurki dezakegu, uraren kalitate ezberdinetara oso ondo moldatzen den arraina baita. Kasu hauetan, artifizialki sartzen den eremua kolonizatzen du, eta bertako faunari kalteak eragiten dizkio. Hori dela eta, Espainian espezie inbaditzailetzat hartzen da arrain hau.

   Ba al dakizu   

Eguzki-arraina gai dela urtean zehar 1500 edo 1700 arrautz ekoizteko. Horregatik dira espezie inbaditzaileak, haien ugalketa masiboagatik.


Espezie inbaditzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie bat inbaditzailea da, jatorrizkoa ez den lurralde edo inguruetan, hau da, arrotzak direnean inguruneari kalterik egiten badiote. Kaltegarriak dira, tokian tokiko ekosistema hankaz gora jartzen dutelako, bertako beste espezien kalterako. Kasu askotan, espezie inbaditzaile hauen erruz bertako espezieak galtzeko zorian gera daitezke, edo desagertzeraino iritsi.

Eguzki-Arrainaren kasuan,  jatorrizko lekutik beste toki batera gizakiak eramana izan zenez espezie exotiko inbaditzaileak esaten zaie, eta oso kaltegarriak izaten dira. Eremu berri honetan, arrain espezie honek dentsitatea handitu, eta lurralde berriak kolonizatzearen ondorioz bertako ekosistemei kalteak eragin dizkie.