Hudson badia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hudson badia
Hudson bay large.svg
Hudson badia hemen kokatua: Kanada
Hudson badia
Hudson badia
Hudson badia (Kanada)
Ozeanoa Ozeano Artikoa
Eskualdea Kanada
Kontinentea Ipar Amerika
Koordenatuak 60° N, 85° W / 60°N,85°W / 60; -85Koordenatuak: 60° N, 85° W / 60°N,85°W / 60; -85
Azalera 1.230.000 kilometro koadro
Luzera 1.370 kilometro
Zabalera 1.050 kilometro
Sakonera batez bestekoa: 100 metro
handiena: 270 metro

Hudson badia[1] (inuktituteraz: Kangiqsualuk ilua[2]; ingelesez: Hudson Bay; frantsesez: Baie d'Hudson; ekialdeko creeraz: Wînipekw edo Wînipâkw, "ura lohitua") Kanada ipar-ekialdeko barne itsaso handia da, 1.230.000 kilometro koadroko eremua hartzen duena. Hudson itsasartearen bidez Ozeano Atlantikoarekin lotzen da, eta Foxe arroren eta itsasartearen bidez Ozeano Artikoarekin.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldean Nunavut eta Manitoba ditu, hegoaldean Ontario, eta ekialdean Quebec; ipar-ekialdean Ozeano Atlantikoarekin loturik dago Hudson itsasartearen bitartez, eta iparraldean Ozeano Artikoarekin Foxe arroaren bitartez.

1.370 kilometro luze da, iparraldetik hegoaldera, eta 1.050 kilometro zabal, ekialdetik mendebaldera. Ez da oso sakona, 100 metro batez beste, eta 80 metroko sakonera du kostaldetik 100 kilometrora. Hegoaldean James badia eratzen du. Uharte guztiak Nunavuten daude; Southampton uhartea da handiena; iparraldean dago eta Baffin badiatik bereizten du.

Badiaren bazterretan ia ez da jenderik bizi, hamabi herrixka baino ez dira, cree edo inuit etnietakoak. Herrixka nagusiak honako hauek dira:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Henry Hudson ingeles esploratzailearen omenezkoa da. Hau, 1610ean, hantxe geratu baitzen izotz artean harrapatuta Discovery itsasontziaren barruan. Historikoki, Hudson badiak lotura estua izan du Frantzia eta Erresuma Batuaren arteko Ipar Amerikako guduekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hudson badia Aldatu lotura Wikidatan